Google-en erregistratuta eta Gmaileko kontu bat sortuta, gure ordenagailutik, eta baita gure mugikorretik ere, Google-ko aplikazioetan sartzeko aukera eskaintzen digute. Gaur KZguneatik, Google Docs-en inguruan hitz egin nahi dizuegu.

Google Docs dokumentuak sortzeko eta moldatzeko erabiltzen den Googleko ofimatika zerbitzua da. Ofimatikako aplikazio gehienekin bateragarri izan daitezkeen ondorengo 3 programak dakartza: Dokumentuak, Kalkulu orriak eta Aurkezpenak.

Zure mugikor, tablet edo ordenagailuarekin nahi duzun leku eta momentuan sortzeko, irekitzeko eta moldatzeko aukera izango duzu. Gainera, dokumentuak partekatu ahalko dituzu, eta denok aldi berean moldatu ahalko dituzue.

Egindako aldaketa guztiak idazten zoazen heinean automatikoki gordetzen dira. Honekin batera, data eta aldaketa egin duen egilearen arabera antolatuta azaltzen den dokumentuetako historia berrikusteko aukera izango duzu.

Dokumentuak, Kalkulu orriak eta Aurkezpenak

Google Docs-en sartu ahal izateko, https://docs.google.com helbidea idatzi beharko duzu, eta zure Gmail-eko kontuarekin, saioa hasi.

Dokumentuak:
Testu prozesadorea, Microsoft Word-en baliokidea izango litzateke. Testuetan formatu ezberdinak erabili ahalko ditugu, eta irudiak eta taulak sartu. Behin lana bukatuta, aplikazioak lana formatu ezberdinetan gordetzeko aukera eskaintzen digu: .doc, .pdf, .odt…

Kalkulu orriak:
Microsoft Excel-en baliokidea izango litzateke. Kalkulu orrien aplikazioak, kalkulu errazak modu azkar batean egiteko aukera eskaintzen digu. Dokumentuen antzera, behin lana bukatuta, formatu ezberdinetan gordetzeko aukera eskaintzen digu: .xlsx, .pdf, .ods…

Aurkezpenak:
Hirugarren programa, diapositiba bidezko aurkezpenak sortzeko erabiltzen da, eta Power Point-aren baliokidea izango litzateke. Udako argazkiekin lan erraz bat edo konposizio konplexuagoak sortzeko, programak berak dakartzan diseinu eta txantiloiak erabili ditzakegu. Zure lana kasu honetan ere, formatu ezberdinetan gorde ahalko duzu.

Kudeatu zaitez Google aplikazioekin” ikastaroan izena eman eta Google-ko aplikazioak erabiltzen ikasi