Duela denbora bat, sarrera honetan offine GPS nabigatzaile batzuen inguruan hitz egin genizuen. Denbora tarte honetan, aplikazio batzuk aldaketak jasan dituzte eta KZguneatik zerrenda eraberritu nahi izan dugu.

Aplikazio hauei esker gure mugikorrean mapak erabiltzen dituguen bitartean ez dugu ez datu mugikorren ezta wifiaren beharrik izango. Beraz, ez konektibitateak ezta gastu extrek ere ez digute arduratuko.

Aplikazio hauek deskargatzerako garaian wifi sare batera konektatua egotea gomendatzen dizugu. Izan ere, aplikazioarekin batera deskarga ditzakegun mapek zama handia dute eta gure mugikorreko datuen gastua ugarituko litzateke.

Maps.me

Offline mapen munduan ezagunenetarikoa den aplikazioa da honakoa. Munduko edozein txokotan gidatze, oinezko eta bizikleta bidezko nabigazioa baimentzen du. Bisita ditzakegun puntu interesgarriekin eratutako ibilbideen atala du. Jatetxe, hotel, kutxazain, garraio publiko… inguruko bilaketak baimentzen ditu.

 Android eta iOS

OsmAnd

App honek mundu guztiko doako mapak eskaintzen ditu, OpenStreetMap (OSM) formatuan. Mapen inguruko datu guztiak gailuan edo memoria txartelean gordetzea baimentzen du konexiorik gabe ibili ahal izateko. Biraz-birako adierazpenak eskaintzen ditu bai autorako, motorrerako edo oinezkoentzako. Bidean zehar geldialdi bat egin nahi baduzu erdibideko puntua txertatzen uzten digu.

iOS eta Android

GPS y mapas offline

Aplikazioa abiaraztean mapak deskargatzeko eskatuko digu (gogoratu gorde ahal izateko tokia izatea gailuan). Ezker aldeko menuaren bidez mapa berriak erantsi ahalko ditugu. Aurreko aplikazioetan aipatu ditugun funtzioez gain, autoa non aparkatu dugun gorde ahalko dugu edo gure kokapenarekin larrialdi deia egin ahal izango dugu.

Androiderako erabilgarri soilik.

Here WeGo

Sarrera zaharrean ere aipatu genuen. Autorako, bizikletarako eta garraio publikorako (1300 hiritako) ibilbideak bilatzen ditu. Azken kasu honetan, pauso guztietan gidatuko digu baita aldaketak egiterako garaian ere. Gure mapak deskargatuta eduki ahal izateko, ezker aldeko hiru marretan zapaldu eta mapak deskargatu aukeratu. Gogoratu “aplikazioa saretik kanpo erabili” aukera sakatzea aparteko karguak ez izateko.

iOS y Android

Google Maps

Denbora batetik hona posible da zonaldeka mapak deskargatzea, 120.000km2 areak gehienez. Herrialde bateko mapa osoa deskargatu nahi baduzu zatika egin beharra daukagu. Deskargatutako mapak 30 egunera iraungitzen dira, baina aukera aldatu ezean automatikoki egingo du berria. Duela denbora bateko sarrera honetan azaltzen dizugu nola deskarga ditzakezun mapak.

Android e iOS

Google Mapsen inguruan gehiago jakin nahi baduzu sartu eta informa zaitez ikastaro honen inguruan “Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu