Kaixo KZguneako lagunak! Ni oporretarako bidaiei begira ari naiz eta eskaintza sinestezina aurkitu berria dut pasatzen utziko ez dudana. Posta elektroniko bat idatziko diet informazio zehatza eskatuz eta ondo egokitzekotan erreserba egingo dut.

Zein erraza den Interneten informazioa bilatzea, ezta? Azkarrena naiz saguarekin hemen eta han klik eginez. Scroll barrarekin gora eta behera mugitzen naiz, hainbat erlaitz irekitzen ditut eta jada erraztasun ikaragarria dut bilatzen dudana pantailan aurkitzeko. Eskarmentua nabaritzen da…. Nork esango zidan duela urte batzuk…

Baina dena ez da arrosa kolorekoa, egia da ohiko baino testu apur bat luzeagoa teklatuarekin idazterakoan denbora pilo bat galtzen dudala. Letrak eta sinboloak jada teklatu barruan non kokatuta dauden dakit, baina sakatzeko ordua denean bi hatz darabilt soilik.

KZgunean ikastaro berri bat dago “Mekanografia. Hutsetik ikasi” izenekoa eta inskribatu naiz ea geldirik daukadan beste hatz guztiei lan eman diezazkiedan orain ez bait dute ezer laguntzen…

Ikastaro hasieran ikastaldi on baterako kontuan hartzeko gomendioak emango dizkigute. Gero, oso garrantzitsua den eskuen posizio zehatza ikastea eta horrela ariketa guztiekin aurrera egitea. Ohitze kontua…

Eta horrela pixkanaka, ilaraz ilara, tekla guztiak sakatzen ikasiko dugu… baina hori bai… bista pantailan jarrita daukagula eta teklatura begiratzeko tentazioa alde batean utziz.

Ikastaroaren amaieran testu oso bat eskuen hatz guztiak erabiliz idazteko gai izango gara… eta begiratu gabe!! Gero, ikasitako teknikarekin jarraitzea da kontua abiadura hobetzeko, baina hori praktikarekin lortzen da.

Oraintxe bertan, hasi baino lehen, sinestezina dirudi. Lortzen badut ezerk ez dit galaraziko nire memoriak idazten saioan hiltzeko beldurrik gabe. Aurrera ba!!

Lanik gabeko hatzak dituen norbait gehiago?

Hurrengora arte!!