Iritsi da uda, uda iritsi da… 2019ko uda iritsi da eta nola ez, jada pentsatzen jarriak gara gure hondartza nahiz igerilekuko egunetan, mendi ibilaldietan, maletak egin eta bidaian… KZguneatik zure uda ezberdina izan dadin lagundu nahi dizugu, zuretzako aukeratu ditugun app eta gadgetei esker udari etekin handiena ateraz.

Udan bidaiatzea gustuko baduzu ikastaro hau atsegingo duzu “Zure bidaia planifikatu

Appak:

UV Lens-UV Index

App honi esker gauden tokiko erradiazio ultramorearen indizea maila jakin ahalko dugu. Appak ingelesez dagoen arren oso grafikoa da. Erdialdean dagoen erlojuari esker egunean zeharreko UVI maila jakin ahalko dugu, su bola batzuk koloreztatuz adierazten du, baita idatziz ere, LOW: Baxua, MODERATE: kontuzkoa, HIGH: altua, VERY HIGH: oso altua.

Android eta iOS

Wikiloc

Kirola maite dutenentzako appak, izan ere eguraldi onak gure gustuko kiroletan jardutea animatzen gaitu. Wikilocen oinezko ibilbideak, BTT, ferrata ibilbideak, sakan jaitsierak, eskalada… zeharkaldiak topatuko dituzu. Bila itzazu zure kokapenaren arabera edo jardun nahi duzun kirolaren araberako ibilbideak.

i OS eta Android

PackPoint

Zure bidaia egin aurretik zerrenda egitea gustatzen bazaizu edo maletan beti “zerbait” sartzea ahazten duzun horietakoa bazara, hau da zure appa. Bidaiaren iraupena, norakoan egingo duen eguraldia eta planifikatu dituzun ekintzak kontuan harturik zerrenda eratuko dizu. Maleta egiterako garaian sartzen zoazen gauzak azpimarratzen utziko dizu.

Android eta iOS

App in the air

Hegazkinez egin behar badugu bidaia, app hau zoragarri etorriko zaizu. 5000 aireportu baino gehiagotako hegaldien informazioa eskaintzen du denbora errealean. Zure postatik hegaldiak inporta ditzakezu edo check ina egin. Atzerapenak edo intzidentziak gertatuz gero abisuak jaso ditzakezu, SMS bidez ere helduko zaizkigu abisu hauek konexiorik ez badugu.

iOS eta Android

Academons

Etxean txikiak dituzuenontzako appa da honakoa. Nork ez du izan esku artean Santillana oporretako koadernoa? Lehen hezkuntzako 3. mailatik 6. bitartekoentzako 10.000 joko hezitzaile eskaintzen ditu: Matematika, Gaztelania, Natur zientziak, Zientzia sozialak eta Ingelesa. Estatistikei esker zure semeak gai bakoitza ondo ulertu duen jakin ahalko duzu, indargarri izango dituen ariketak eskainiz.

Android eta iOS

Gadgetsak:

Kamera urperagarria

Kamera urperagarriari esker gorde udan ur azpian bizitako uneen oroitzapenak: jauziak grabatu, snorkel egiten duzun bitartean argazkiak atera… Uraren presioa ondo jasan dezaketela eta barnea guztiz lehor mantendu dezaketela ikustea komeni da.

Bozgorailu iragazgaitza

Igerilekuan edo dutxan musika altu entzutea gustuko dutenetakoa bazara, bozgorailu iragazgaitz bat behar duzu, ur tantekiko gogorrak direlako. Dutxaren barnean naiz igerileku ertzean ipini ahalko duzu hondatzeko beldurrik gabe. Zure smartphone edo tableta bluetooth bidez konekatuta zure bozgorailura eta has dadila festa!

GPS erlojua

Kanpoan kirola egitea maite baduzun ezin zara etxetik irten GPS erantsia duen kirol erlojurik gabe. Eginiko ibilbidea marraztuko dizu, iraupena, metatutako altuera, kilometroko denbora… Merkatuan pultsometroa barneratuta duten erlojuak ere badira edo nahi izanez gero erlojura konektatzen diren banda bidez taupada frekuentzia erregistra dezakezu. Ondoren zure ibilbideak Wikilocen partekatu.

Smartphonerako iman euskarria

Gidatzen goazen bitartean gure ibilbideak mugikorrean ikusi behar baditugu edo musika entzun nahi badugu smartphonea begi bistan izan beharra daukagu. Euskarri honek iman bidezko oinarria du, mugikorra bertan ipintzeko, horretarako gure mugikorrari atzealdean metalezko plaka bat itsatsi behar diogu, honela gure arazoa konponduta dago.

Zure smartphoneari etekin handiena atera nahi badiozu sar zaitez esteka honetan “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi