Autobusez mugitzea gustuko baduzu, nahiz bidaiatzeko nahiz lanagatik, autobus aplikazioak erabiltzeko zerrenda honi esker ordutegiak begiratu ahalko dituzu, txartelak erosi, gertuengo geltokiak bilatu…

Movelia

Aplikazio honen laguntzari esker autobus bidaiak bilatu ahalko dituzu, bai nazionalak baita nazioartekoak ere, bai zuzenekoak baita aldaketekin ere. Gestio bakar bat eta ordainketa bakar bat eginez zure txartel guztiak erosi ahal izango dituzu. Zure kokapenaren bidez hurbilen dituzun autobus geltokiak azalduko dizkizu. Apparen perfilean zure datu pertsonalak nahiz ordainketako datuak modu seguruan gorde ahal izango dituzu etorkizuneko erosketetarako.

Android eta iOS

Omio

App hau autobus, tren eta hegazkineko txartelak bilatu eta erreserbatzeko prestatuta dago. Zure bidaiako norakoa, jatorria eta datak ipini eta appak ordutegi eta prezioak emango dizkizu. Apparen bidez zuzenean erosi ahalko dituzu zure bidaia txartelak. “Zure erreserbak” atalaren barnean zure bidaia txartel elektronikoak gorderik izango dituzu autobusera igo ahal izateko. Europa osoan zehar bidaiatzeko txartelak erosi ahal izango dituzu, autobus elkarte ezagunak topatuko dituzu Alsa, Flexibus, Monbus…

iOS eta Android

Check my bus

Aurreko aplikazioaren moduan garraiobide ezberdinak alderatu (baita partekatzeko ibilgailuak ere) zure irteera eta iritsiera puntuak eta datak ipiniz, prezio eta ordutegiak eskainiko dizkizu azaldutako preferentziak kontuan izanik. Emaitzetan irteera eta iritsiera geltokien helbide zehatza azalduko dizu. Autobus zerbitzu hauek topatu Pesa, Bilmanbus, Socibus, Eurolines…

iOS eta Android

Moov it

Garraio publikoa erabiltzeko diseinatutako appa da honakoa, autobusa, trena, metroa… Azaldu nondik nora joan nahi duzun eta aplikazioak garraio publikoa erabiliz zein ibilbide duzun egokiena azalduko dizu, baita norakora heltzeko garraiobide ezberdinak erabili behar badituzu ere. Behin ibilbidea hautatuta, “Goazen” botoia sakatu eta appak zure kokapenari esker noranzkoa adieraziko dizu, geltokira joan behar baduzu, behin garraiobidean igota non jaitsi behar zaren azalduko dizu.

Android eta iOS

Bidaiatzen gozatzen duzun horietakoa bazara, sartu esteka honetan eta informa zaitez “Zure bidaia planifikatu” ikastaroaz