Askotan leku berezi eta ezberdinen bila etxetik urrun joaten gara, hemen bertan dauzkagun paradisu ikusgarriei erreparorik egin gabe, Nafarroako Urederra ibaiaren iturburua adibidez.

Bisitarien kopuruak gora egin du azken urteetan, eta bada denbora bat natura erreserbaren sarrera kopurua 500 pertsonatara mugatu zutenetik. Guztion ardura da, gure lurraldeko aberastasunak errespetatzea eta ingurua zaintzea.

Iturburua urte osoan bisita daiteke, baina bisita hau egiteko, sarrera Internet bidez lehenago eskatu behar da. Sarrera doan da, sartzeko toki bat erreserbatu besterik ez duzu egin behar. Aparkalekuan kotxea uzteagatik ordaindu behar da.

Sarrera Internet bidez hartu

Aurreratu dizuegun bezala, Urederraren iturburua bisitatzeko sarrera kopurua 500 pertsonatara mugatu dute, eta sarrera Internet bidez hartu behar da.

Pertsona bakoitzak eta eskari bakoitzean, 15 sarrera erreserbatu ditzake. Nahi adina eskari egin ahalko dira, beharrezko sarrera kopurua lortu arte.

www.urederra.navarra.es web gunean, erreserbatu daitezkeen plazen 100% erabiltzaileen esku daude.

  • Erreserba egiteko eskaera mota zehaztu beharko dugu: gure izenean edo hirugarren baten izenean, eta pertsona kopurua jarri.
  • Bisita egin nahi dugun eguna aukeratu behar dugu.
  • Beteta dauden egunak egutegian fondo gris batekin azalduko dira.
  • Datu pertsonalak beteko ditugu, eta gure posta elektronikoa zehaztu beharko dugu.
  • Behin erreserba eginda, sarrera inprimatu ahalko dugu.

Bisitaren egunean, NAN-a eta inprimatutako erreserbaren sarrera iturburuaren aparkalekuan erakutsi beharko dugu.

Gainera, web orriak ere, erreserba aldatzeko, baliogabetzeko eta berriro inprimatzeko aukera ematen digu. Erreserba bat eginez gero eta sarrera erabiltzen ez baduzu, eta gainera Internetetik anulatzen ez baduzu, penalizazio bat izango duzu, eta datorren urte betean, ezin izango duzu erreserba berri bat egin.

Zure bidaia planifikatu” ikastaroan izena eman eta zure bidaia etxetik antolatzen ikasi