Gaur KZgunean, Internetek eduki interaktiboa sortzeko eskaintzen dizkigun doako tresnez hitz egin nahi dizuegu. Baina… ezer baino lehen, zer da eduki interaktiboa? Gure web orrietan jar ditzakegun baliabide bisualak dira. Arreta bereganatzeko aukera ematen dute eduki estatikoek baino, eta erabiltzaileak gurekin elkarreragin dezan.

Gure web-orriko edo sare sozialeko arreta eduki nahi badugu, adibidez, erantzuna bisualago egitean dago. Baina, Nola?

Eduki interaktibo ezagunenen artean galdera-sortak, inkestak, ebaluazioak, infografiak, bideoak, gif, webinars… daude.

Eduki interaktiboa sortzeko doako 5 tresna

Eduki interaktiboa sortzeko doako 5 tresna

Sor ezazu eduki interaktiboa

Jarraian, eduki erakargarrienak sortzeko eta zure webgunean, blogean edo sare sozialetetan elementu interaktiboak jartzeko tresnak erakutsiko dizkizugu.

Genial.ly

Interfaze oso intuitiboa duen plataforma, mota guztietako eduki interaktiboak sortzeko aukera izango duzu, hala nola, diseinu, infografia, bideo-aurkezpenak, ePósters, CVak, linea kronologikoak eta abar. 400 txantiloi baino gehiago ditu, eta irudiak, ikonoak, irudiak, mapak, pin-ak …

Apester

Erabiltzeko tresna erraza, minutu gutxi batzuetan oso emaitza bisuala lortu ahal izango duzu zure webgunerako, eduki interaktiboak (esaterako inkestak, galderak, nortasun-testa, bideo interaktiboak, kontagailuak…) sortuz.

Thinglink

Irudi interaktiboak, infografiak eta mapak sortzeko tresna digitala. Era guztietako loturak jar ditzakezu, hala nola, bideoak, musika, argazkiak, web orriak, etab., eta 360ºko irudien editorea erabili, ibilbide birtualak egiteko.

Infogram

Infografia interaktiboak sortu ahal izango dituzu eta multimedia edukiak jarri, hala nola, irudiak, bideoak, mapak edo audioak. Gainera, argazkien eta ikonoen liburutegi bat du Facebook, Instagram eta Twitterentzat irudiak sortzeko. Mapa-sortzaile bat ere badu, kalitate profesionaleko mapa interaktiboak argitaratzeko.

Storymap

Web tresna hau erabiltzeko oso erraza da, eta bertan, gertaera historikoak kontatzeko mapak eta kokapenak sartu ahal izango dituzu. Mapak testu narratibo, irudi eta bideoekin konbinatu ditzakezu.

Internetek eskaintzen dizkizun online tresnei buruz gehiago jakin nahi baduzu, apunta zaitez KZguneak eskaintzen dituen ikastaroren bat egitera. Eman izena itxarote zerrendan eta guk deituko dizugu.