Kaixo KZguneako lagunak! Nola doakizue? Ni Jonekin nago, Italiara egindako bidaiaren argazkiak erakutsiko lizkiokeela hitz eman nion eta hemen nago. Interes berezia dut gainera gaizki ateratakoak erakusteko ea lagun dezakeen edo konponketarik duten ikusteko.

Buff, Jonek begiratu bezain pronto trabak ikusten hasia da… fokuratuta ez dagoela hau, gehiegizko-esposizioa duela beste honek… Gehiegizko zer? Smartphoneari gaizki heldu diogula hemen, mugituta irten dela beste hau, bai flasharekin begi gorriak irteten direla, baina soilik botoiari sakatzea ez al da!!!??

Jonek nirekin barre egiten du, jada ondo ezagutzen dugu elkar. Bera bereizten duen pazientziaz eta irribarre batekin azaltzen dit smartphoneko kamerak badituela beste hainbat botoi ezagutu beharrekoak eta KZguneak baduela ikastaro bat “Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin” izenekoa hori dena menderatzeko. Aipatu bezain pronto apuntatu naiz noski!!

Pozik nago hasteko kamera baten funtzionamendua eta argazkigintzaren teknizismoak azalduko dizkigutelako, eta profesional bat izan gabe, oso ondo datorkigulako horrelako ezagutzak egoera guztietan zer egiten hari garen jakiteko…

Maneia daitezken parametro desberdinak ezagutuko ditugu, diafragma, abiadura, ISO-a, zuri-balantzea. Ezagunak egiten al zaizkizue? Nik entzunda ditut behintzat, baina beti pentsatu izan dut termino hauek adituentzako zirela.

Gainera kamera guztiek zehazki ikusiko ditugun modu desberdinak dituzte. Modu automatikoa, HDR-a, Panoramikoa eta horrelako beste hainbat beti ere egin nahi dugun argazki edo konposizioaren arabera aukeratu beharrekoak.

Azkenik, trikimailu eta aholku pila, argazki pixka bat profesionalagoak ateratzen lagunduko digutenak…
Ea… hau ondo ateratzen bada eta hemendik aurrera argazki hobeak ateratzen baditut beharbada lehiaketa batera aurkeztera ausartuko naiz, lotsarik gabe!

Hurrengora arte!!