Ia abuztuan gaude eta KZgunean lan egiten dugunontzat, udako oporrak gerturatzen dira. Urtero bezala, atsedena hartuko dugu, beraz, abuztuan KZguneak “oporragatik itxita” kartela jarriko du. Irailean indarberrituta itzuliko gara eta gai berri ugari izango ditugu. Eta betiko moduan, zuekin partekatzea espero dugu.

Ikastaroak KZgunean

Urte honetan zehar, bai KZgunea proiektuaz bai berrikuntza teknologikoez eta interesgarriak iruditu zaizkigun gaiez hitz egin dugu, beti IKTekin lotuta. Irailean, gustatuko zaizkizuen gai berriekin jarraituko dugu.

KZgunean daukagun formazio katalogoari begirada bat ematera animatzen zaituztegu. Gure web orrian itxarote zerrendan izena eman dezakezue, zuentzako prest duzuen bai aurrez aurreko bai urruneko ikastaro bat egiteko.

Dakizuenez, KZguneak teknologia berrien munduan sartu berri direnentzako eta baita ikastaro aurreratuagoak ere, urrats bat gehiago eman nahi dutenentzat ikastaroak eskaintzen ditu.

4 Formakuntza-modalitate ditugu:

  • Aurrez aurreko formakuntza: gure zentroetako hezitzaileek emandako formakuntza.
  • Urruneko formakuntza: etxetik ikasi ahalko duzu, hezitzaileek lagunduta.

  • Hitzaldiak: IKTei buruzko gaurkotasun-gaiak jorratzeko KZguneak antolatzen dituen 2 orduko dibulgazio-saioak.

  • Tutoretzak: bakarkako saioak dira, KZguneako formakuntza-aldian izan ditzakezun zalantzei erantzun ahal izateko.

Gure formakuntza modalitateetan interesatuta bazaude, eman izena itxarote zerrendan. Guk deituko dizugu.

Eta orain bai, agur esaten dizuegu irailera arte.

Ondo pasa udan eta esandakoa:

Laster ikusiko dugu elkar!