Smartphoneak eta tabletak, etxeko txikien hezkuntzarako abantaila handia izan daitezke. Izan ere, erabilpen egokia emanez gero, memoria, hizkuntza, kontzentrazioa edo irakurketa bezalako arloak landu daitezke.

Hala ere, gaur egun, haurrentzako dagoen eskaintza ikusita, galtzea erraza izan daiteke, eta gaur KZguneatik, etxeko txikien burua estimulatzeko, ipuin eta jokoak lantzeko euskarazko app-ak gomendatu nahi dizkizuegu.

Momentu produktibo eta dibertigarriak izan daitezke, zure smartphonea edo tableta ikasteko erreminta batean bihurtzen baduzue.

Burua estimulatzeko aplikazioak

Ondorengo hiru aplikazioekin, txikienen artean irakurketa era dibertigarri, eta batez ere, produktibo batean, bultzatu ahalko duzue.

Amattoren uzta
Euskal literaturari buruzko haurrentzako euskarazko aplikazioa da. Mayi Ariztiak Euskal Herriari buruz sortutako ipuinekin, entzun, ikusi, ukitu eta jolastu ahalko duzue.

Irakurle txikienei esperientzia berri bat eskaintzeko helburuarekin, jokoak, abentura grafikoak, errealitate birtuala, 360º-ko esperientziak, ilustrazio animatuak, interaktibitatea, musika… aurkitu ahalko duzue.

Maria goikoak batbirulau!
Euskal literaturako klasiko batean oinarrituta dago. Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren “Maria Goikoak batbirulau!” liburuaren aplikazioa da. Aplikazio honen bidez, ipuin klasikoek gaur egungo modernitatearekin bat egin dezaketela ikusi ahalko duzue.

Aplikazioak puzzleak, memoria jokoak, hitz jokoak, 7 ezberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak… eskaintzen ditu.

Txan fantasma
Mariasun Landa eta Jon Zabaletaren liburuan oinarritutako euskarazko aplikazioa. Literatura oinarritzat duen aplikazio honekin, deskargatu, erreproduzitu eta lanak partekatu ahalko dituzue.

Txikienen ikaskuntzan oinarritutako joko ezberdinak eskaintzen ditu: buru-hausgarriak, joko sekretuak, labirinto jokoak, zure istorioa sortzeko aukera eta abar.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure gailuari ahalik eta etekin gehiena atera