Sarrera berri honetan euskararen mundura gehiago gerturatu nahi zaitugu, nahiz zure lehen hitzak esaten hasi berri zaren nahiz maila bat duzun eta hizkuntza praktikatzen jarraitu nahi izanez gero. KZguneatik aplikazio zerrenda bat prestatu dizugu euskara praktikatu dezazun modu ezberdin batean.

Hauek dira 6 aplikazioak euskara praktikatzeko

AEK, euskara praktikoa

AEK euskaltegi sareko aplikazioa da. Aplikazioaren barnean oinarrizko hiztegi bat topa dezakezu sail ezberdinetan multzokatuta: tokiak, zenbakiak, hitz erabilienak… Eta hiztegiko hitz hauekin praktikatu ahal izateko, hitzak lotzeko jolas bat du, euskarazko esanahia gaztelerakoarekin lotzean datza. Gertuen dituzun euskaltegien inguruko informazioa ere topa dezakezu baita beraiekin kontaktuan jarri ere.

JAKINA

Tribial jokoaren antzekoa da app formatuan. Galdera guztiak euskaraz eginak dira. 8 alor orokor ditu: kultura, zientzia, euskara, geografia, gizartea, musika, zinema eta kirola. Gai bakoitzaren barnean galdera orokorrak nahiz euskal gaiak daude. Aukeratutako gaiaren inguruko 11 galderei erantzun behar zaie pantailan agertzen den denbora mugaren barnean. Amaitzean puntuaketa bat izango duzu eta hau jolasaren sarean parketa dezakezu. Euskaraz jolasteko modu dibertigarria.

IKAPP ASKODAKIT

Aplikazio hau ere jolas bat da, baina oraingoan topatuko dituzun galderak sinonimoekin, gramatikaren, hitzen esanahiekin edo esaerekin dute lotura. Jolasa 20 galdera eginez joan zaizu, erantzuten duzun erantzun zuzen bakoitzak puntuak emango dizkizu, baina oker erantzunez gero lorturik zenituen puntuetatik kenduko dizkizu. Ea zenbat puntu lortzen dituzun!

IKAPP ORTOGRAFIA

Aplikazio honek zure ortografiarekin lagunduko dizu. Alde batetik, praktikarako ariketak ditu eta bestetik hitz baten idazkera kontsulta dezakezu. Ariketen barnean bi maila daude, oinarrizkoa eta aurreratua. Maila aukeratu ondoren 10 galdera egingo dizkizu, ematen dizkizun aukeren artean zuzen dagoena aukera behar duzu. Kontsulta egiteko berriz, hitza idatzi eta appak esango dizu ondo idatzirik dagoen ala ez eta oker badago zuzen nola idazten den adieraziko dizu.

IKASEGA

EGA agiria lortzeko probara aurkeztekotan bazara, app honek lehenengo frogan “Atariko proban” lagunduko dizu. Nola? Azterketa bat aukeratu, galdera egiten joango zaizu eta 3 aukeren artean zuzena aukeratu. %100eko puntuaketa batekin hasiko zara eta erantzun oker bakoitzeko %1 kenduko dizu. 100 galderen ostean azterketara aurkezteko prest zauden ikusi ahalko duzu.

ELHUYAR HIZTEGIAK

Elhuyar fundazioak hiztegiak ditu eta jada app formatuan topa ditzakegu. Hiztegi hauei esker, esaten ez dakizun hitz hori euskaraz nola esaten den kontsultatu ahalko duzu edo euskarazko hitz bat beste hizkuntza batera itzuli. Ondorengo hizkuntza hauek topa ditzakegu: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Hasiera aplikazioaren interfazea zein hizkuntzatan ikusi nahi duzun aukeratu ahalko duzu eta behin barruan hiztegia aukeratu.

Google itzultzaileak abentura honetan ere lagun zaitzake, ezagutu nola