Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz oporrak? Jada ni itzuli naiz eta nire auzokideekin solasean nengoela Internetekin izan duten esperientzia txarra kontatu didate. Badirudi Kroaziarako bidaia kontratatu eta ordaindu zutela abuztuan joateko, baina behin aukeratutako hotelean zeudela ezuste desatsegina eraman zuten erreserba ez bait zegoen eginda .

Nola da posible? Poliziarekin hitz egin ondoren maula baten biktimak izan direla jakin dute eta azaldu dieten arabera dirua berreskuratzea zaila izango da. Jada ez gara ezertaz fidatzen Kontxi!… -esan didate- ez ezazu inoiz eros Interneten.

Egia esan, bere beldurra ulertzen dut, gure datuak sartu eta sarean zehar bidaltzen ditugunean zer pasatzen den inoiz denok galdetu diogu gure buruari. Nor egongo da beste aldean? Web orri fidagarria al da hau? Lapurtzen ari izango dira? Inor ni zelatatzen egongo da?. Guzti hau gutxi izango balitz, ziberdelitugintzari buruz berrietan irteten diren etengabeko berriek ez dute batere laguntzen seguru senti gaitezela…

Uneko estutasunaren ondoren. KZguneara etortzera animatu ditut eta “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean” ikastaro berrira joatea gomendatu. Horrela, gure beldurrak ondo oinarrituta eta seguruak gauden jakitea izango dugu.

Behin KZgunean Jonek adibide bat jartzen digu eta Interneti diogun beldurra gidatzearen beldurrarekin konparatzen du. Autoa erabiltzen ez dakizunean, zer beldur ematen duen eta beldur hori zein txikia dirudien gidatzen hasten garenean, hori bai, dituen arriskuez kontzienteak izanez eta beharrezko arreta hartuz noski.

Jonek kontatzen digu gaur egun dauden mehatxu desberdinak ezagutu eta identifikatzen hasiko garela ikastaroan, malware-a, phising-a, segurtasun-arrakalak eta sarean eta nerabeengan dauden arriskuak.

Aipatutako mehatxu horiek saihesten erakutsiko digute baita ere mundu guztiak Internetera irten baino lehen ezagutu behar izango lukeen segurtasun gomendioei jarraituz.

Hainbat antibirus aipatu eta zehazten dira eta segurtasun-erreminta osagarriak ere gure ordenagailuentzako, Smartphoneak ahaztu gabe beti ere babestu beharreko gailuak bait dira.

Eta azkenik sareko pribatutasunaz hitz egingo dute eta Internet-erabiltzailearen eskubideez.

Seguru ikastaroak esperientzia negatiboaren oroitzapena ezabatzen duela eta Internetez gozatzeko laguntzen digula ezagupenak ematen duen segurtasun eta konfiantzaz.

Hurrengora arte!!