1924ko ekainetik, “Petit train”ek, Larrun kremailera trenak, urtero bere gailurrera (905m) 330.000 lagun inguru igotzen ditu. Pirinioetako mendilerroaren lehenengo gailurra da eta bertatik Biarritz, Landetako hondartzak, Hondarribia, Donostia… ikus daitezke.

San Inazioko geltokia, trena abiatzen den puntua, Lapurdiko Ascain eta Sara herrien artean aurkitzen da.

larrun

larrun

Aurten, 90. urteurrena den honetan, ekintza ezberdinak antolatu dituzte ospatzeko eta guk, KZguneatik Larrun trena ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu eta bidai txartelak online bidez nola erosi lagunduko dizugu, ilarak itxaron beharrik ez izateko:

  • Sar zaitez La Rhune trenaren webgune ofizialera sarrerak zuzenean bertatik erosteko.
  • Behin barruan egonda “Erosi sarrerak” atalean klikatu.
  • Kontuan izan agertuko zaigun abisua: ARRETA, sarrerak ez dira itzulgarriak ezta trukeak ere.
  • Egutegian eguna aukeratu, eta jarraian, igoera ordua.

  • Azpialdean aukeratu sarrera kopurua eta erantsi saskira.
  • Erosketa onartu” eta bigarren pausura igarako gara: “Datu pertsonalak”
  • Formularioa bete.
  • Kondizioak irakurri ditut eta onartzen ditut” laukitxoa hautatu eta “ordainketa segurura igaro” klikatu.
  • Ordainketa egingo duzun txartelaren datuak ezarri.
  • Erosketa amaitzean erosketa zuzen egin denaren abisua iritsiko zaigu.
  • Gogoratu sarrerak inprimatzeaz trenera igaro ahal izateko.

Online tramite hau egiten ikasi nahi baduzu, baina eza dakizu nondik hasi, anima zaitez KZguneak eskaintzen dituen ikastaroren bat egitera. Eman izena itxarote zerrendan eta guk deituko dizugu.