PDF artxiboa, edozein sistema eragilearen edozein aplikaziotan sortutako artxiboak ireki eta bistaratzeko aukera ematen duen formatu estandar bat da. Hori dela eta, askotan lan egiten dugun formatu bat da.

Eta ez bakarrik ordenagailuan, baizik eta gero eta zeregin gehiago egiteko mugikorra erabiltzen dugunez, PDF formatua gure mugikorrean ere erabili dezakegun formatua da.

Mugikorrean PDFak kudeatzeko aplikazio asko daude. PDF artxiboak ireki eta bistaratzeko balio dute, baita edizio lanak egiteko ere. PDFak hasiera batean, PDFa editatzeko aplikazioak agertu arte, aldatu ezin ziren artxiboak ziren.

Egin ezazu PDFarekin lan zure mugikorretik app hauekin

Egin ezazu PDFarekin lan zure mugikorretik app hauekin

PDFarekin mugikorretik lan egiteko 5 Aplikazio

Gaur KZgunean zure mugikorretik PDFak ireki eta editatzeko app interesgarrienetako batzuk erakutsi nahi dizkizugu.

Adobe Acrobat Reader

PDF dokumentuak ireki eta momentuan ikusteaz gain, bilaketak egin eta iruzkinak idatzi ditzakezu PDF fitxategietan, ohar itsaskorrak eta marrazki tresnak erabiliz. PDF formularioak bete ditzakezu eta elektronikoki sinatu, behatza edo arkatz elektronikoa erabiliz.

Android eta iOS-erako erabilgarri

PDFelement

App honekin testu koadroak, formak eta marrazkiak eskuz jarri ahal izango dituzu eta nabarmendu, azpimarratu edo testuingurua ezabatu ere. PDF formatuko artxibo desberdinak eta dokumentu berri bat konbinatu daitezke, eta karpeta bereziak pertsonalizatu ere PDFak kudeatzeko. PDF dokumentuak partekatzeko euskarria du.

Android eta iOS-erako erabilgarri

DocuSign

Aplikazio honen ezaugarri nagusia PDF dokumentuak sinatzea da, baina beste funtzio batzuk ere baditu: testuak eranstea, identifikazio-txartela pertsonalizatzea edo zure sinadura digitala sortzeko aukera. Zure sinadura sortu dezakezu hatza erabiliz, ukipen-arkatza edo sinaduraren irudi bat kargatuz. Sinatutako dokumentuak lainoan gordetzen dira automatikoki.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Xodo PDF Reader & Editor

Aplikazio honekin, PDF formularioak bete, dokumentuak sinatu, testua nabarmendu eta azpimarratuko duzu eta zure dokumentuak automatikoki sinkronizatu, Dropbox eta Google Drive bezalako zerbitzuekin. “Modu iluna” du leku ilunetan hobeto irakurtzeko eta erlaitzak ditu ere aldi berean dokumentu askorekin lan egin ahal izateko.

Android eta iOS-erako erabilgarri


Foxit Mobile PDF

PDF dokumentuetan sinatzeko eta eskuz egindako sinadurak egiteko aplikazioa. Artxiboak babesteko funtzioak ditu, informazio konfidentziala babesteko eta PDFaren ahots ozen irakurtzeko aukera. PDF artxiboak eta pantaila-kapturak partekatu daitezke aplikaziotik.

Android eta iOS-erako erabilgarri

 

Zure gailu mugikorrak eskaintzen dizkizun tresna guztiak ezagutu nahi dituzu? Eman izena KZguneako “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan