Askotan etxetik urrun joaten gara leku berezien bila, eta hemen bertan, munduko kultur, arkitektura, ingurumen, paisaia eta arkeologia multzo garrantzitsuenetako bat daukagu; Añanako Gatz Arana.

Añanako Gatz Harana Fundazioaren orrialdean bertan zure bisita aukeratu ahalko duzu eta esperientzia paregabeaz gozatuko duzu.

Gesaltza-Añanan, Gasteiztik 30 kilometrora, gatzaga honetan milaka urtez ustiatu ditu gizakiak ur gaziaren iturburuak, bizitzarako funtsezko produktu bat eskuratzearren: gatza.

Ekintza aukeratu eta zure sarrera erosi

Añanako Gatz Aranaz gozatzeko, bisita gidatua erreserbatzea beharrezkoa da. Gatzaga ezagutzeko bisita arruntaz gain, iturburua ikusteko aukera dago, baita gatzaz gozatzeko dastatzea ere.

Etxeko txikienekin gatza egiteko tailerrarekin dibertitu ahalko zarete, edo gesalaren onurak probatu ahalko dituzue gatz Spa ekintza bereziarekin.

Desgaitasuna duten pertsonentzat ere bisita adaptatua egiteko aukera dago.

  • Eskaintzen diren bisitak erreserbatzeko, www.vallesalado.com web gunean sartu eta ekintza bat aukeratu besterik ez duzu egin behar.
  • Behin bisitaren eguna eta ordua aukeratuta, hizkuntza eta bisita kopurua zehaztu beharko duzu.

  • Bukatzeko, zure datu pertsonalak jarriko dituzu, eta sarrerak erosiko dituzu.

Bost aukera ezberdin

Errealitate birtuala
Txema Blasco aktorea, gatz-egilearen papera jarraituz, Gatz Haranako berreskuratze proiektua erakutsiko dizu, eta gatz-ustiapena barrenetik erakutsiko dizu.

Gatz Harana
Ibilbide ezin hobea da gatzagetara aurrenekoz hurbiltzen denarentzat, edo lekuaren garrantzia balioesteko prozesuaren irudi orokorra izan nahi duenarentzat.

Iturburuak
Gatzagetatik doan ibilbide berri hau ez da ekoizpen ekintzetan oinarritzen, baizik eta sistemaren bihotzean murgiltzen da, Santa Engraziako iturburua.

Gatz Harana + Dastaketa
Gatz Haranak duen garrantzia eta berreskuratze eta produkzio lanak ezagutzeaz gain, Añanako gatzaren sekretuak dastatu ahalko dituzue.

Gatza egiteko tailerra
Gatza egiteko tailerrari esker, modu ludiko eta dibertigarrian proba dezakezu nola ekoizten den gatza Gatz Haranean.

Zure bidaia planifikatu” ikastaroan izena eman eta zure bidaia etxetik antolatzen ikasi