Azken hilabeteetan Drive appeko atal batzuek aldaketa eta hobekuntza batzuk jasan dituzte. Aldaketa hauekin eguneratuta egon gaitezen KZguneatik gure blogean sarrera berri hau idatzi dugu.

Goazen ikustera zeintzuk izan diren berrikuntza hauek:

Modu iluna

Azken aldian modu ilunaren inguruan asko entzuten da, baina, zer da hori? Modu iluna erabiltzen duten bai sistema operatiboek bai appek kontsumo energetiko txikiagoa dute, beraz, bateria aurrezten dugu. Gure osasunarekin zer ikusia duen aldeko beste puntu bat ere badu, izan ere modu honi esker ikusmen nekaldia murrizten da, gure loaldiaren kalitatea hobetzen da, gure loaldiari kalte asko egiten dion argi urdina ekiditen baita. Modu ilunaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu sarrera hau irakurri dezakezu.

Nola aktibatu Driven?

  1. Driveko azken bertsioa eduki behar dugu (horrela ez bada, appa eraberritu).
  2. Drive apparen barruan, goi aldean ezkerrean dauden 3 marrak sakatu.
  3. Ezarpenak” aukeratu
  4. Menuaren barrean “Aukeratu gaia”.
  5. Dark” gaia aukeratu.
  6. Zure Drive osoa modu ilunean dago.

PDF editatzailea

Orain gutxi arte PDF galdetegi bat betetzerako garaian beste sortzaileen aplikazioetara jo behar genuen. Orain Drive apparen bidez zuzenean egin dezakegu. Aurreko aukeraren moduan, aplikazioaren azken bertsioa eduki beharra daukagu.

Google Drivek formulario bateko eremuetan idatzi, destolestatzaileetan aukera hautatu edo egiaztatze kutxak markatzea baimentzen digu. Dokumentuak ezin direla sinatu da momentuz duen traba bakarra. Etorkizuneko eguneraketetara itxaron beharko dugu.

Nola bete galdetegi bat?

  1. Behealdean eskubian dagoen arkatz urdina sakatu.
  2. Bete beharreko kutxan zapaldu eta teklatua agertuko zaigu.
  3. Gorde” aukeran sakatu dokumentuan egindako aldaketak gordetzeko.

Dokumentuak eskaneatu

Aurreko eguneraketaren moduan, jada ez dugu beste app bat beharrik dokumentuak eskaneatu al izateko. Fitxategiak eskaneatu ahal izateko aukera topatuko dugu apparen barnean, PDF formatuan gordeko ditu zuzenean lainoan. Ondoren hemendik zuzenean elkarbanatu ahalko dugu dokumentuak jasaten dituzten app bidez (Gmail, Whatsapp…)

Eskanerra nola erabili?

  1. Eskuin aldean beheran dagoen gurutzea sakatu aukeratara sartzeko.
  2. Eskaneatu” sakatu
  3. Kamera piztuko da, fitxategia zentratu eta “klik”.
  4. Argazkia zuzena bada onartu, bestela berriro atera argazkia.
  5. Ezarpenei esker fitxategia moztu ahalko da (4. argazkia), orri gehiago erantsi (+), kolorea aldatu (margo paleta), orria ezabatu, orriak biratu, izena aldatu…
  6. Amaitu eta gordetzeko “OK tika” sakatu.

Google Drive aplikazioaz eta Googleren gainerako appen inguruan gehiago jakin nahi baduzu eman izena “Google aplikazioak zure smartphonean” ikastaroko itxarote zerrendan