Askok dakizuenez, KZgunean urte asko daramatzagu prestakuntza ematen, aurrez aurre nahiz urrutitik. Teknologia berrien munduan lehen pausoak ematen ari diren pertsonei zuzendutako ikastaroak eta ikastaro aurreratuak ere. Gure prestakuntza katalogoa etengabe berritzen ari da eta, beraz, apurka-apurka zuen maila teknologikora egokitzen diren ikastaro berriak jarriz eskaintza zabaltzen ari gara.

Formakuntza-katalogoan sartutako azken ikastaroak

Ondoren, KZgunearen prestakuntza-katalogoan sartu diren ikastaro berriak erakutsiko dizkizugu.

Mekanografia. Ikasi hutsetik

10 orduko aurrez aurreko ikastaro honetan hasieratik eta oinarrizkoenetik ikasiko duzu mekanografia, teklatuari etengabe begira egon gabe tekleatzeko eta teklatua erraz erabiltzeko trebetasuna eskuratu arte. Ikastaroaren helburua eskuak teklatuan ondo kokatzen ezagutzea da.

Ikastaroa egiteko baldintza bakarra ordenagailua erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea da.

Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin

4 orduko aurrez aurreko ikastaro honetan kameraren oinarrizko printzipioak eta teknizismoak erakutsiko dizkizugu eta trukoak eta aholkuak ezagutuko dituzu ere zure smartphonearen kamerari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Ikastaroa egiteko eskatzen dugun baldintza bakarra ordenagailu eta Android gailuaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea da.

Ez badituzu, Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi eta Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroak egin ditzakezu aurrez.

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean

4 orduko aurrez aurreko ikastaro honek sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutzea du helburu. Sarean pribatutasun eskubideei buruz ere hitz egingo dizugu eta malwarea eta engainuak saihesteko segurtasun aholkuak emango dizkizugu.

Ikastaroa egiteko baldintza bakarra ordenagailu eta Android gailuaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea da.

Etxetik egitea nahiago baduzu, 20 orduko Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak urrutiko ikastaroan izena eman dezakezu.

 

Anima zaitez KZguneak eskaintzen dizun ikastaro berri bat egitera. Eman izena itxarote-zerrendan eta guk deituko dizugu.