Euskal Kostaldeko Geoparkea Kantauriar itsasoa eta euskal mendien artean dago kokatuta, eta Zumaia, Mutriku eta Deba udalerriek osatzen dute.

Geologia da paisaia honetako protagonista, izan ere, lurraren historiako pasarte interesgarrienak gordetzen ditu.

2010 urtetik, Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko parte da. Eta 2015eko azaroan, UNESCOren Munduko Geoparke izendapena eskuratu zuen.

Gaur Kzguneatik Geoparkea ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, eta zure bisita gidatua aukeratzera eta sarrera online erreserbatzera lagundu nahi zaitugu.

  • Zure bisita erreserbatzeko Geoparkeko webgune ofizialean sartu
  • Bisita egin nahi duzun eguna aukeratu eta bilatu sakatu
  • Zure bisita hautatu eta erreserba egin

  • Pertsona kopurua jarri beharko duzu eta eskaera egin
  • Zure datu pertsonalak bete eta bisitaren agiria lortzeko ordaindu besterik ez duzu egin behar

Taldean joateko asmoa baduzue, zuen bisita antolatzeko formulario bat betetzeko aukera duzue. Nabarmendutako bisita gidatuen artean ondorengoak dituzue: Mutriku marinela, Zumaiatik Debara itsasontziz, Karsteko zaporeak, Arrietakua jauregia, Debatik Zumaiara itsasontziz, Flyscharen ibilbidea, Gotikoaren altxorra Deban, Irteera geologikoa eta Marearteko zabalgunea.

Azken berrikuntza bezala, Geoparkea Geoeskolak izeneko proiektua garatzen ari da. Metodologia praktikoa erabiliz, ikasleek Geoparkea zer den ezagutu dezaten. Horretarako, baliabide geologikoak, ekologikoak edo kulturalak erabiliko dituzte.

Zure bidaia planifikatu” ikastaroan izena eman eta zure bidaia etxetik antolatzen ikasi