Kaixo Kzguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Ni KZgunean sartzeko zain nago ikastaro bat egiteko. Ikastaroak Informatika lainoan. Ezagutu zer den lainoa izena du eta ikusten dudan bezala ez naiz honetaz interesa duen bakarra ikasgelaren atean elkartu garen arabera.

Sartu baino lehenagoko itxaronaldian zehar bakoitzak “lainoari” buruz dauzkagun iritziak trukatzen aritu gara baita tarte dibertigarria pasatu ere atera diren ideiekin… Azkenik, behingoz azal diezagutela behar dugula aitortu beharra daukagu eta leku ezinhobean gaude horretarako.

Azkenik, Jonek agurtzen gaitu eta ikasgelan sartzeko bidea eman. Eseri bezain laster “hodeiaren” misterioa argitzeko unea heldu da.

Jonek esaten digu “laino” ospetsua “Interneti” deitzeko era arrunta baino ez dela. Gure aurreko eztabaidan bururatu zaizkigun astakeria guztien ondoren zalantzak garbi geratzen dira behingoz. Hura jakin ondoren, “lainoak” dituen ezaugarri, abantaila eta desabantailak badituelako ere, azaltzen dizkigu.

Beraz “lainoan” bere zerbitzua oinarritzen duten aplikazio ospetsu, erabilgarri eta ezagutu beharrekoak ikustea geratzen zaigu soilik.

“Dropbox” horietako bat da. Fitxategiak “lainoan“ biltegiratu eta partekatzea baimentzen digun aplikazio beteranoa.

“Slideshare” da aipatzen diren aplikazioetako beste bat. Bere zerbitzuak “lainoan” eskaintzen dituen aplikazio aitzindaria baita ere eta zehazki diapositiba-aurkezpen sorrerara zuzenduta.

Eta Googleko aplikazioak ere aipatzen dira, nola ez! “Hodeian” daude guztiak eta ia ezinbestekoak gaur egun. Horietariko bi azalduko dizkigute zehazkiago ezagunetarikoak direlarik “Argazkiak” eta “Drive”, fitxategiak zein argazkiak biltegiratu, kudeatu eta partekatzeko balio dutelarik.

Beste aplikazio batzuk ere aipatzen dira, haien izenak ez dira guztiz ezezagunak guretzat baina ez geneukan garbi zehazki zertarako balio zuten: Mega, OneDrive, Flickr, Zoho, Spotify…

Aplikazio hauetariko askok bere app-a dute baita ere gailu mugikorrerako, eta dagokion aplikazio-dendan aurkitu ahal izango ditugu. Playstore Android telefonoentzako eta Appstore IOS dutenentzako.

Zer iruditzen zaizue “hodeia”? Edonoiz eta munduko edozein lekutik nire informazio guztirako sarbidea izan ahal izatea ez da sinestezina? Jakin-mina piztu zaizuelakoan ikastarora inskribatzera animatzen zaituztet, badakizue…… KZgunean.

Hurrengora arte!