Zure herritik kanpo bidaiatuko baduzu eta etxera deitu nahi baduzu edo bizi zaren tokitik beste herrialde batzuetako pertsonekin harremanetan jarri nahi baduzu, telefonoz deitzea garesti atera daiteke. Egoera honetan aurkitzen bazara, oso baliagarriak gerta dakizkizun nazioarteko deiak egiteko aplikazio batzuk erakutsiko dizkizugu. Aplikazio hauek beste herrialde batzuetan dauden pertsonekin doan komunikatzeko balio dute.

Baldintza bakarra zure kontaktuak eta zuk aplikazio berberak instalatuta izatea da doan hitz egin ahal izateko.

Atzerrira deiak egiteko 5 aplikazio

Senide edo lagun bat atzerrian duzu eta berarekin telefonoz hitz egin nahi duzu, hemen egongo balitz bezala? Gaur KZgunean erakutsiko dizkizugun aplikazioekin edozeinekin nazioarteko deiak egin ahal izango dituzu kostu gehigarri bat ordaindu beharrik izan gabe.

WhatsApp

Doako mezularitzako aplikazioetako ezagunena da. Mezuak bidaltzeaz gain, deiak ere egin ditzakezu, bai nazionalak, bai nazioartekoak, Interneterako konexioa erabiliz. Instalatutako app duten kontaktuetara automatikoki iristeko, zure gailuko kontaktu-libreta erabiltzen du. Kontuan izan behar da zerbitzuak ez daukala kosturik, baina deia egiten duzun bitartean Wifi sare bat erabiltzen ez baduzu, zure datu planaz kontsumituko duzula.

iOS eta Android-erako erabilgarri

Skype

Deiak eta bideo-deiak doan egiten lehena izan zen, Skypetik Skypera dei dezakezu munduko edozein tokitan. Azpititulu eta itzulpen zerbitzuak ditu, solaskidearen hizkuntza ez baldin baduzu hitz egiten. Skyperen itzultzailearekin elkarrizketak itzuli ahal izango dituzu 10 hizkuntzatan.

IOS eta Android-erako erabilgarri

Tango

App honekin deiak egiteko, deia jasotzen duenak bere mugikorrean jarri behar du Tango. APParen bidez egindako deiak Internet erabiliz egiten dira (VoIP), Wifi konexioarekin egitea gomendatzen da, erabiltzailearen tarifa-planaren datuak ez kontsumitzeko. Era berean, bideoak ikusi eta sortu ditzakezu, zurekin konektatuta dauden pertsonei zuzenean transmiti diezazkieketen bideoak.

iOS eta Android-erako erabilgarri

Viber Messenger

Distantzia luzeko deiak egin ditzakezu, bereizmen handiko soinu-kalitatearekin. Ez duzu erabiltzaile-izena sartu beharrik izango, ezta datuak gogoan hartu ere, zure telefono zenbakia sartuz aktibatu dezakezulako.

iOS eta Android-erako erabilgarri

Oovoo

App honekin nahi duzun denboran doako ahots-deiak egin ahal izango dituzu munduko edozein tokitan. Deien kalitateagatik nabarmentzen da. Izan ere, kanpoko soinuak isolatzeko gai da, solaskideen ahotsak bakarrik entzuteko. Gainera, 12 laguneko bideodeiak egin ditzakezu kalitate handiko bideotxat batean 4G, 3G, LTE eta Wifi bidez, datuen kontsumoa handitu gabe.

iOS eta Android-erako erabilgarri

Atzerrira deiak egiteko app bila bazabiltza, proposatzen dizugun aplikazioren batekin probatu dezakezu. Zalantzak badituzu edo ez badakizu nola deskargatu, eman izena Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi ikastaroan