Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Gezurra badirudi ere nire ezagunen arteko teknologia berrietako erreferente bihurtu naiz. Hain traketsa izanik… KZguneako ikastaroetara ahal dudan guztietan joaten naizenez, smartphoneaz edo ordenagailuaz dituzten zalantza guztiak kontsultatzera datorzkit denok. Ahal dudanean, laguntzen dut… beste batzuetan aldiz, KZguneara joatea aholkatzen diet beren galderei erantzuteko Jone oso jatorra baita. Urrunago joan gabe, gaur bertan nire auzo-lagun Consuelorekin elkartu naiz eta KZgunean ikastaroren bat egiteko interesa duela azaldu dit.

Ikastaroren bat aholka diezazula? Begira Consuelo, KZguneako katalogoaren barruan ikastaro pila dago, batzuk errazak eta beste batzuk zailagoak. Azken finean, zuk daukazun maila eta beharren arabera. KZguneako web-orrian dagoen “Laguntzaile Pedagogikoa” erabiltzea da egin dezakegun gauzarik onena. Zatoz etxera eta erakutsiko dizut.

Behin KZguneako web-orrian, “Formakuntza” atalean sartu eta handik, ezkerrera kokatutako menuan “Laguntzaile pedagogikora” sarbidea dugu. Bertan sakatu eta jada hasteko prest gaude.

Laguntzaile Pedagogikoa” oso erraza da erabiltzeko, egiten dizkigun galderak erantzutearekin nahiko da, adibidez:
Ordenagailurik eta/edo Internetik darabilzu?
Posta elektronikoa erraztasunarekin al darabilzu?

Laguntzaileak nahiko informazioa batzen duenean eta informazio horren arabera KZguneako katalogoan dauden ikastaro zerrenda bat aurkeztuko digu beti ere gure maila eta beharretara egokitzen direnak.

Beraz Consuelo… “Laguntzaile Pedagogikoak” dioenez Interneteko oinarrizko ikastaroarekin hasi behar duzu eta aurreratzen duzun heinean ikastaro gehiago egiteko gai izango zara!!

Eta zuek? “Laguntzaile Pedagogikoa” probatu egin al duzue? Nork daki, beharbada zuen gustuko ikastaroren bat aurki dezakezue KZguneako katalogoan.

Hurrengora arte!!