Gure egunerokotasuna forma hartzen ari den honetan eta gure egunerokoan gehiengoa behar dena baina gehiago azeleratzen garenez, KZguneatik pentsatu dugu noizean behin atsedenaldi bat edo deskonexio txiki bat merezi dugula. Horretarako, erlaxatzeko app zerrenda bat dakartzagu, fisikoki eta mentalki erlaxatzen lagunduko digutenak:

Hasi berrientzako Yoga

Erlaxatzeko praktika onenetarikoa da. Posturei esker, tentsioak askatuko ditugu, arnasketa bidez erlaxatuko gara eta musika erlaxagarriak lagunduko gaitu. Lehen aldia bada, etxean praktika honekin hastea pentsatzen ari zarela, app honek lagunduko dizu.

Hasierako 3 jardunaldi ditu, hauen bidez postura basikoak ikasten dira: txakurra, umea, katua, behia… Jardunaldi bakoitzaren iraupena eta musika aukeratu ahalko ditugu. Bideo baten bidez posturak ikusiko ditugu, postura bakoitzean eta aldaketetan arnasketa nola erabili eta ahots bidez ere azalpenak ematen ditu. Nahi dugunean ariketa gelditu ahalko dugu.

Android eta iOS

Gaian aditua bazara edo app honekin jardun ondoren gehiago nahi baduzu, beste ariketak proba ditzakezu beraien beste apparen bidez, Down Dog (Android eta iOS)

Mandalak

Soilik mandalak “gurpil edo zirkulu sakratuak” margotzea erlaxagarria da, margotzen dugun bitartean gure garuna husten dugu eta gure arazoak baztertzen ditugu.

Apparen barnean, lamina geometriko ezberdinak topatuko ditugu, marrazkia aukeratu, paletako kolorea hautatu eta… koloreztatzera! Zonalde zail eta txikiak margotzeko zooma erabil dezakegu. Musika erlaxagarria izango dugu bitartean, guztiz erlaxatzen laguntzeko.

Guk app hau proposatzen dizugu baina Play Store edo App Storean aplikazio gehiago topa ditzakegu lamina gehiagorekin.

Android e iOS

Happy Color

Oraintxe aipatu berri dugu koloreztatzeak erlaxatzen laguntzen duela eta horregatik margotzeko beste app bat dakargu, baina oraingoan zenbaki bidez koloreztatuko dugu. Marrazki bakoitza zenbakiz dago konposatua, zenbaki bakoitza kolore bat da eta gure lana zenbakiak topatzean datza ondoren koloreztatzeko eta honela marrazki eder bat sortzeko. Kontzentra zaitez zenbakien bilaketan eta margotzen erlaxatu.

Android e iOS

Dots

Joko baten bidez erlaxatzeko garaia da. Koloreekin erlazionatuta dagoen jokua da honakoa, sinplea eta entretenigarria. Kolore bereko puntuak modu horizontalean edo bertikalean elkartzean datza. Lauki bat eratzea lortzen baduzu puntu gehiago izango ditugu. 60 segundoko erlojuaren aurka joka daiteke edo amaierarik gabe jokatuz guztiz erlaxatzea lortzeko. Zure jokaldiak apparen musikaz lagundu ditzakezu konzentrazioan laguntzeko.

iOS eta Android

Erlaxatzeko musika entzutea gustuko baduzu, Spotify aplikazioa ezagutu Musika aplikazioak zure Smartphonean ikastaroan.