Azken aldian, asko hitz egiten da berotze globalari buruz, karbono-aztarna, CO2 isurketei buruz … Baina, ba al dakizu benetan zer esan nahi duen horrek?

Karbono-aztarna, gure kontsumo eta ohituren arabera sortzen ditugun berotegi-efektuko gasen isurketa kopurua da, eta isuritako CO2 tonatan adierazten da.

CO2 neurtzeko kalkulagailuak daude. Gure egunerokoan sortzen ditugun karbono isurketak ezagutzeko aukera ematen diguten online tresnak dira.

Igortzen duzun CO2-a neurtzeko kalkulagailuak

Igortzen duzun CO2-a neurtzeko kalkulagailuak

Zure CO2-emisioak kalkula itzazu

Gaur KZguneatik 5 kalkulagailu horietako bat probatzea proposatzen dizugu, sortzen duzun CO2a neurtzeko. Animatzen zara?

Calculator.carbonfootprint.com

Azken 12 hilabeteetako emisioetan oinarrituta, karbono-aztarnaren kalkuluak egiten ditu, zure etxebizitzari, hegaldiei eta autoan, motoan, autobusean edo trenean egiten dituzun joan-etorriei dagokienez. Behin emaitzak lortuta, Calculator.carbonfootprintek zure emisioak konpentsatu edo neutralizatzen ditu, klimarekin errespetuzko proiektu baten bitartez.

Alimentoskilometricos.org

Inportatutako elikagaiek eragiten dituzten CO2 isurketen kalkulua egiten du. Kalkulua egiteko, aski da erosketaren ticketa gordetzea eta erosi dituzun produktu bakoitzaren kiloak apuntatzea. Elikagai horien guztien atzean zenbat CO2 dagoen erakusten dizu, eta zure janariak egiten dituen kilometroak, zure mahaira iritsi arte.

MyClimate.org

Webguneak (ingelesez, alemanez eta frantsesez), bere proiektuen bidez, klima-babes kuantifikagarria eta mundu osoko garapen iraunkorra sustatzen ditu. Myclimateren helburua emisioak murriztea da erregai fosilen iturriak energia berriztagarriekin ordezkatzean eta energia-eraginkortasuneko teknologiak ezartzean. Zure CO2 emisioak hegazkinez, kotxez edo itsasontziz, eta zure etxean edo lanean kalkulatzen ditu.

Ceroco2.org

Berotegi Efektuko Gasen igorpen kalkulagailu honek, hegazkinez bidaiatzeagatik Karbono-aztarna kalkulatzen du, lurreko joan-etorrien bidez, hotel-emisioen bidez, baita elektrizitate kontsumoaren eta berokuntzaren eta ur beroaren bidez ere.

Reutilizayevitaco2

“Klima-aldaketaren aurka… nik berrerabiltzen dut, eta zuk?” esaldia duen web orri honek kalkulagailu bat eskaintzen dizu, berrerabilgarriak dituen objektu bakoitzaren batuketarekin saihestu ditzakezun CO2 emisioak zenbatzeko.

Zure ordenagailuak eskaintzen dizkizun tresnak ondo erabiltzen ikasi nahi duzu? Horrela bada, KZguneak eskaintzen dizun ikastaroren bat egin dezakezu. Eman izena itxarote zerrendan eta guk deituko dizugu.