Windows, Mac eta Linux sistema eragileen nagusitasunak, gehiago ez dagoela pentsatzea eta meraktuan dauden aukera bakarra direla eragin dezakete. Baina bai, badaude. Gehienek 3 sistema eragile horietakoren bat erabili arren, badaude beste aukera batzuk ere, interesgarri eta desberdinak izan daitezkeen alternatibak.

Windows, Linux edo Mac-erako ordezko 5 sistema eragile

Windows, Linux edo Mac-erako ordezko 5 sistema eragile

Zure ordenagailuan jar ditzakezun sistema eragile libreak

Merkatuak zer eskaintzen digun jakin nahi baduzue, gaur KZguneatik sistema eragile libre eta doako batzuk proposatzen dizkizuegu. Edozein erabiltzaile behar dituen oinarrizko ataza informatikoak egiteko gai diren sistema eragileak.

Ez dugu zuen ohiko sistema eragileak uztea nahi honekin, baina bai behintzat, Windows, Mac eta Linuxetik kanpo bizitza dagoela jakitea.

Haiku

Interfaze argi eta errazarekiko kode irekiko sistema eragilea. BeOS zaharrean oinarrituta (Multimediara bideratutako mahaigainerako sistema eragilea, Microsoft Windows eta Mac os lehen bertsioekin lehiatzeko), prozesadore askotarako gaitasuna du, eta Web+ o WebPositive izeneko nabigatzailearekin, Youtuben eta Dailymotion bideoak ikusteko gai direnak.

FreeDOS

FreeDOS kode irekiko sistema eragilea da, eta erabat bateragarria da MS-DOS aplikazioekin eta kontrolatzaileekin. MS-DOSekin gertatzen zen bezala, komandoen kontsola moduan interfaze bat du eta DOS jolas klasikoetan jolasteko erabil daiteke. FreeDOS programa guztiak GNUren Lizentzia Publiko Orokorraren edo antzeko kode irekiko software baten bidez banatzen dira.

Solaris

Solaris Oracle Corporation-en jabetzapeko sistema eragilea da eta Sun Microsystemsek garatua. Erabilera pertsonalerako bada, instalatzeko eta inolako kargurik gabe erabiltzeko aukera izango dugu, baina merkataritza erabiltzeko erabili nahi izanez gero Oraclerekin harremanetan jarri behar izango da.

FreeBSD

FreeBSd zerbitzari modernoak, mahaigainak eta plataforma integratuentzako erabiltzen den sistema eragilea da. Hogeita hamar urte baino gehiagotan zehar garatu da komunitate handi batengatik. Sistema oso egonkorra da eta sareko funtzionalitate asko eskaintzen ditu eta bere egonkortasunagatik eta eraginkortasunagatik nabarmentzen da. Bere kernela dauka.

ReactOS

ReactOS kode irekiko ingurunean aplikazioak eta Windows-eko kontrolatzaileak egin ditzakezun eta fida zaitezkeen sistema eragilea da. Windows NT arkitekturaren alternatiba da, baina ez du jaberik erabiltzen. 100 garatzailek baino gehiagok lagundu dute garatzen urteetan zehar. 6 milioi deskarga ditu 100 herrialdetan.

Ordenagailuaren erabileran zure ezaguerak handitu nahi badituzu, anima zaitez KZguneak eskaintzen dizkizun ikastaroetako bat egitera. Itxarote zerrendan apunta zaitez eta guk deituko dizugu.