Kaixo KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Ni nekatuta nago… gau honetan ez dut ondo lo egin. Ohean bueltaka aritu naiz eta lasaitzen saiatu arren urduriago jartzea besterik ez dut lortu, eta gau guztia esna egon naizen sentsazioarekin altxatu naiz. Berdin gertatzen al zaizue? Azken aldian nahiko sarritan gertatzen zait niri.

Bat-batean KZguneako blogaz oroitu naiz. Leku perfektua da azken joera eta teknologia berrietako berritasunez eguneratuta egoteko. Nik maiztasunez bisitatu ohi dut eta loa kontrolatu eta monitorizatzeko aplikazioetaz hitz egiten zuen artikulu bat irakurri nuelakoan nago. Beharbada aplikazio hauetariko bat baliagarria izan daiteke.

Blogera sartzeko KZguneako web-orritik egin dezakegu hasiera-orriaren amaieran blogean argitaratutako azken artikuluetatik sarbidea dugularik. Beste aukera bat da bilatzaileen bitartez topatzea edo zuzenean blogaren helbidea idatziz (http://kzgunea.blog.euskadi.eus/).

Hemen dago artikulua! “Lotarako aplikazioak, kontrolatu eta monitorizatzeko”. Artikuluan gaur egun loa monitorizatu eta kontrolatzeko aurki ditzakegun aplikazioetako batzuez hitz egiten dute. “Sleep Time”, “Sleepy”, “Sleep Cycle” eta “Sleep as Android” adibidez, guztiak loa kontrolatu, monitorizatu eta loaren kalitatea hobetzearen helburuarekin.

Beraz, probatuko ditut ea nire atsedena pixka bat hobetzea daukadan. Ziur nago hurrengorako pilak beti bezala kargatuta dauzkadala kontatuko dizuedala.

Hurrengora arte!!