Haurrak hezi eta ikasteko metodologiak asko aldatu dira azken urteotan. Hau honela, teknologia berriak, irakaskuntzako erraminta garrantzitsuan bihurtu dira.

Ikasleek mugikor eta tableten inguruan izan dezaketen interesa baliatuz, aplikazio asko eta asko sortu dituzte, eta nola ez, euskarazko aplikazioak ere aurki ditzakegu.

Bost aplikazio onenak

Entretenitzeaz gain, kontzeptu berriak ikas ditzakete, eta baita bakoitzaren trebetasunak landu. Ondorioz, gaur KZguneatik, haurrek euskaraz ere jolasteko aukera izan dezaten, euskaraz jolasteko aplikazio onenak gomendatu nahi dizkizuegu.

Egunean Behin

Euskaraz garatutako galdera erantzuneko joku berri honekin, egunean behin bakarrik jokatu ahalko duzu. Horretarako, eta ahalik eta azkarren, 10 galdera erantzun beharko dituzu. Galderak, ohitura, urteurren, edo Euskal Herriko pertsona garrantzitsuei buruz izango dira. Jokuak sailkapen orokor bat dauka, eta sailkapenak asterokoak dira.

Esaera zaharrak

Euskarazko esaerak ikasi eta praktikatu nahi duten ikasleei zuzendutako aplikazioa da. Esamoldeko hitz desordenatuak ordena zuzenean jarri beharko dituzu, eta erabili duzun denbora eta akats kopurua kontuan hartuta, jokuak nota jarriko dizu. Bukatzeko, gainontzeko erabiltzaileen emaitzekin zure balorazioa konparatu ahalko duzu.

Geos – Euskal Herriko geografia

Geografiarekin erlazionatutako joku ezberdinak eskaintzen ditu Geos-ek. Mundu mailako edo Euskal Herriko terminoekin jolastu nahi duzun aukeratu beharko duzu, eta jarraian, joku eta gai ezberdinak aukeratu ahalko dituzu. Motibazioa lantzeko, puntuazioa gordetzeko aukera izango duzu.

Zer da zer?

Joku klasikoaren bertsio berria. Pertsonaia, leku… eta bestelako gaiak asmatzeko galderak erantzun beharko dituzu. Aukeratutako gaia kontuan hartuta, galderak aldatzen joango dira. Joku ezberdinak aukeratu ahalko dituzu, eta zailtasuna eta bakarrik edo beste erabiltzaileekin jokatu nahi duzun aukeratu ahalko duzu.

Giza gorputza

Anatomia ikasteko joku didaktikoak eskaintzen dizu Giza gorputzak. Giza gorputzeko atalak, hezurrak eta muskuluak era dibertigarri batean ikasteko aukera izango duzu. Hezurrak, muskuluak, organoak, aparatuak… ikasteko, ezberdintzeko eta identifikatzeko sei joku ezberdin eskaintzen ditu. Erantzundako azkartasunaren arabera, puntuazioa jasoko duzu.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure aparailua erabiltzen ikasi