Family Linken konfigurazioa aita, ama edo tutorearen gailuan

Seme-alaben kontua gainbegiratzen duen gailutik guraso kontrola baimentzen duen aplikazioak eskaintzen dituen aukeretan barna nabigatzen hasteko unea da. Aukera guztiak pantailan agertzen joango zaizkigunez Konfiguratu aukeran sakatu beharko dugu atal bakoitzak dituen zatiak ikusteko. Orain joango gara banan-bana azaltzen barnean zer topatuko dugun jakiteko:

Ezarpenak

Atal honetatik gure semen alaben gailuko baimenak eta ezarpenak administratu ahalko ditugu. Appak instalatzeko baimena aktibatu edo desaktibatu ahalko dugu, Google eta Chromeko bilaketen filtroak, aktibatu eta desaktibatu eduki bortitzak eta sexualak dituzten bilaketen aukera. Kokapenaren ezarpenak ere alda ditzakegu bertatik. Aplikazioak ataletik gailuan dauden aplikazioek dituzten baimenak gainbegiratu ahalko ditugu.

Kokapena

Gure kontura atxikita dauden gailuen kokapena aktiba dezakezu eta honen bidez jakin une orotan non dauden kokatuta gure seme alaben smartphone edo tabletak. Behin aukera aktibatuta dugularik “berriro kargatu” aukeran sakatuz kokapena jakingo dugu unez une, horretarako nahikoa da beheko aldean eskuinean dagoen gezi biribila sakatzea.

Pantaila denbora

Atal honetan bi gauza konfigura daitezke. Bata, astelehenetik igandera zenbat orduz egon daitekeen egunero pantaila pizturik. Bestea, lotarako ordua, non aukera honen bidez gailua blokeaturik mantenduko dena, gurekin kontaktuan jarri beharko balu dei bidez aukera salbu.

Jarduera

Azken 30 egunetan zehar seme alaben gailuan erabili diren aplikazioak gainbegiratu ahalko ditugu. Zein aplikazio erabili diren azalduko digu eta zenbat denboraz erabili den haueko bakoitza.

Aplikazioak

Azken atal honen bidez gailuan zein aplikazio instalatu diren ikusi ahalko dugu eta lehendik gailuan zein zeuden instalatuta ere bai. Gure seme alabek ez erabiltzea nahi ditugun aplikazioak blokeatu ahal ditugu.

Ezagutu mobilarekiko gazteen abusuak ekar ditzaketen arriskuak eta ondorioak “Heziketa eta segurtasuna Interneten” hitzaldian.