Nahiz eta askok badakigun gaur egun gure erosketak mugikorrarekin ordaindu ditzakegula, dendetan, jatetxetan, zineman… ez dugu gehiegi atsegin gai hau. Gaurkoan KZgunean egunerokotasuna errazten digun teknologia honen inguruko zalantzak eta beldurrak argitu nahi ditugu.

Mugikorrarekin ordaintzearen abantaila nabarmenena ordaintzerakoan diru eta txartelaz gain beste modu bat dugula da. Diru zorroa gainean ez badugu, baina smartphonea bai, arazoa konpondua dugu.

Gure txartelak PIN bat izaten du eta hau sartu behar izaten dugu ordainketa egiterako garaian (gaur egun gehiengoak 20€ azpiko erosketetan ez du eskatzen, konfigurazio hau alda dezakegu), kasu honetan, gure mugikorra ere konfigurazio berera mugatzen da.

Gainera, gure nortasuna egiaztatu beharko dugu hatz markaz, PINaz edo aurpegi bidez ordainketa modua desblokeatu ahal izateko. Beraz, smartphonea galdu edo lapurtuko baligute ez litzateke horren erraza izango erosketa egitea ez balukete jakingo desblokeatzen.

Beste alor bat kontuan izan beharko genukeena, egiten dugun salerosketa bakoitzean txartel birtuala erabiltzen du, hau da, gure txarteleko zenbaki erreala ez da erabiltzen, baizik eta fikziozko bat, erabiltzailearen pribatutasuna areagotuz eta iruzur aukerak txikiagotuz.

Hau denaz gain, gure smartphoneak NFC konektibitatea izan behar du. Sarrera honetan teknologia honen inguruan aritu ginen modu zabal batean hizketan.

Ordainketa egitera goazen unean, saltokiko ordainketa gailuan hurrengo logotipoak agertu beharko da. Gainera, gero eta TPV gailu gehiagok dute Apple Pay edo Google Payeko logotipoa, gainera saltokietan logo hauek dituzten pegatinak ere topa ditzakegu.

Mugikorrarekin ordaintzeko aplikaizoak

Google Pay

Hasieran Android Pay izena zeraman eta Googleren mugikor bidezko ordainketen plataforma da. Aplikazio hau Android sistema eragilea duten mugikorretan da erabilgarri. Android mugikor berri askotan aurrez instalatuta topa dezakegu, baina gure mugikorrak izango ez balu Play Store bidez deskargatu ahalko dugu.

Samsung Pay

Samsung markaren ordainketa mugikorren bertsioa da, beraz marka honetan hainbat gailutan aurrez instalatuta topa dezakegu eta horrela ez balitz Play Storetik instalatu ahalko litzakete. Gerta daiteke oztopo batekin topatzea eta gure Samsung smartphonea metodo honekin bateragarria ez izatea, izan ere marka honetako gailu batzuetan ez du funtzionatzen.

Apple Pay

Appleen gailuekin (iPhone, iPad, Apple Watch y MacBook Pro Touch IDarekin) bateragarria da ordainketa sistema hau. Ez da inongo aplikaziorik instalatu behar gailuan izan ere aldez aurretik instalatuta dakarren Wallet aplikazioaren bidez funtzionatzen du.

Bankuentzako aplikazioak

Gure bankuak aurrez aipatutako metodoak onartzen ez baditu, Play Storera sar gaitezke eta bere mugikor ordainketa plataforma instalatu. Gaur egun, gehiengoak app bat du eta gure kontuekin bateragarria izaten da.

Txartel bakoitzaren konfigurazioa gure bankuaren araberakoa izango da, baina horretarako aplikazioa instalatu beharko dugu eta ondoren pantailan ageri diren pausoak jarraitu beharko ditugu. Zalantzarik izanez gero, beti joan gaitezke gure entitatearen bulego batera eta laguntza eskatu berau konfiguratzeko.

Hemen dituzue adibide batzuk:

LK-Pay (Laboral Kutxa)

Sabadell Wallet

CaixaBank Pay

Apple Pay edo Google Pay bidez appetan eta online dendetan ordaindu

Ordainketa modu hauek ere online erosketak edo erreserbak egiten ditugunean ere erabil ditzakegu (easyJet, Vueling, Etsy, Zara, Deliveroo…) Ordainketa modua aukeratzean Apple Pay edo Google Pay aukeratzea nahikoa da zuzenean kreditu txartela erabili beharrean eta smartphonean gure hatz marka edo aurpegikoa erabiliz salerosketa onartu.

Oraindik erosketak online egiterako unean zalantzak badituzu anima zaitez gure “Erosketa eta ordainketa segurua Internetenikastarora.

Zein bankurekin erabil dezaketa Apple Pay, Samsung Pay y Google Pay?

Apple Payrekin bateragarri diren banku zerrenda.

Google Payrekin bateragarri diren banku zerrenda.

Samsung Payrekin bateragarri diren banku zerrenda.

Anima zaitez eta ikasi ordainketak egiten eta hegaldi txartelak, sarrerak… erosten “Zure diru-zorroa Smartphonean” hitzaldian.