Gaur egun, gure smartphonetako kamerek, HDR aukera eskaintzea gero eta ohikoagoa da. HDR-arekin, Alto Maila Dinamiko bezala ezagutzen dena, argazki batek izan ditzakeen gune guztietan, nahiz eta batzuk besteak baina ilunagoak izan, argiztapen egokia bilatzen dugu. Gaur KZguneatik, argazkietan emaitza onak lortzeko, teknika hau erabiltzea gomendagarria noiz izan daitekeen azaldu nahi dizuegu.

Askotan pentsatu izan da funtzio hau argazkiak distiratsuago gelditzeko erabiltzen dela, baina ez da hala. Kamerako HDR-arekin, argazki baten argi eta itzalen informazioa, erarik hoberenean landuko dugu.

Hau ez da mugikorrekin sortu den aukera berri bat, izan ere, urteak dira funtzio hau lantzen dela. Kamerek HDR aukera izan aurretik, horrelako argazki bat lortu nahi zuten argazkilariek, hiru argazki berdin egiten zituzten, baina argi kopuru ezberdinekin, eta ondoren, argazkiak, programa bereziekin fusionatzen zituzten.

HDR erabiltzeko aholkuak

HDR-a argazkiaren alde batean eta bestean argi diferentzia handiak daudenean erabiltzen da. Hau da, eguzkiak argiztatzen duen zeru bat dugunean, eta itzalean dagoen objektu bat, argazki berean atera nahi dugunean.

Aukera honek, argazki ezberdinak batean fusionatzen ditu, beraz, argazkia ateratzen dugun unean, gure mugikorrak guztiz geldi egon beharko du. Egokiena izan daiteke kasu hauetan, mugimenduan dauden gauzak ez ateratzea, eta paisaia baten argazkia ateratzea adibidez.

HDR funtzioa oso erabilgarri izan daiteke, baina ez kasu guztietan.

  • Zure argazkiak ateratzeko HDR automatikoa aktibatu, izan ere, marka jakin batzuk, aukera hau kenduta ekartzen dute. Mugikorrak kasu honetan erabakiko du, noiz aktibatu behar duen aukera hau.
  • Objektuak mugimenduan daudenean, eta gauez denean desaktibatu. HDR argazkiek denbora gehiago behar dute ateratzeko, eta argazkia mugituta atera daiteke.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure gailua erabiltzen ikasi