Kaixo KZguneako lagunak!

Zer moduz zaudete? Parkean zehar egin dudan gaurko paseoan,  konturatu naiz jada gaur egungo gazteek ez dutela jolasten guk lehen egiten genuen bezala. Edozein lekura begiratzen duzula, gazteria bere smartphoneko pantailari arreta ipintzen ari dio eta haren inguruan dagoenari nekez erreparatzen dio. Behatzera hurbiltzerakoan haietako batzuk jokatzen ari direla ikusi ahal izan dut, beste batzuk, bideoak ikusten, txateatzen…

Gurasoen arteko galderarik ohikoenak hauek dira: zein da gailu hauek erabiltzeko gomendatutako adina? Gehienez zenbat denbora utz egingo diegu erabiltzen? Erantzuna ez da erraza. Seme-alaben heziketa gurasoen erantzukizuna da eta horri buruz ez dira ados jartzen.

KZblog-ean, artikulu sail interesgarri bat argitaratu da “Google Family Link”-i buruz. Aplikazio honek ez du aurreko galdereei erantzuten, baina bai, nerabeek smartphonea nola darabilten jakitea eta kontrolatzea ahalbidetzen du.

“Play Store-n” aurkituko dituzue aplikazio honen bi bertsioak, helduentzako bat eta adingabeendako beste bat. Helduentzako bertsioa  gurasoen telefonoan instalatzen da eta umeentzako bertsioa adingabeko telefonoan.  Gero, aplikazio beretik bi telefonoak konektatu daitezke eta jada funtzionatzeko prest dago.

Helduak orain,  adingabearen gailutik informazioa jaso eta kontrolatu dezake, beste aukera batzuen artean: Gailua zenbat denbora darabilten eta erabilpen denbora gehienezkoa ezarri, aplikazio berrien instalazioa onartu edo blokeatzea, gailua dagoen tokia aurkitzea, helduei dagozkien bilaketak egitea galeraztea eta beste hainbat gauza…

Beraz gai hau arduratzen bazaituzte eta gehiago sakontzea interesatzen bazaizue, begiratua egin diezaiekezue honi eta KZblog-eko beste gai interesgarri askori.

Hurrengora arte!