Aurreko sarreran mugikorraren bidez ordainketak egitearekin zer ikusia zuenean, Google Pay apparen inguruan hitz egin genuen. KZguneako sarrera berri honetan aplikazio honen inguruan sakonago hitz egingo dugu eta berauk eskaintzen dituen zerbitzuez arituko gara.

Apparen barnean, gure erosketak denda fisiko eta onlinetan ordaintzeko gure txartelak gordetzeaz gain, leialtasun txartelak (bazkide txartelak), opari txartelak eta sarrerak edo tiketak gorde ditzakegu.

Nola erantsi ordainketa moduak appean?

  • Aplikazioa deskarga ezazu Google Play Storetik aurre-instalatuta ez badator.
  • Apparen barnean “Ordainketa” atala sakatu, beheko barran topa dezakezu.
  • Urdinean dagoen “+Ordainketa modua” aukera sakatu.
  • Txartelaren datuak erantsi ditzakegu gure kreditu txartelari kameraz seinalatuz eta automatikoki txartel zenbakia erantsiko du edo datuak eskuz sar ditzakegu. Gainera iraungitze data, CVV kodea (txartelaren atzeko aldean dagoen kodea), izena, helbidea eta telefono zenbakia eskatuko dizkigu.
  • Aukeretan jaitsi eta zerbitzuaren kondizioak onartuko ditugu “Gorde” aukera sakatuta.
  • Kreditu txartelaren datuak egiaztatzeko gure bankuaren bidez SMS mezu bat jaso dezakegu kode batekin, kode hau Google Pay appean sartu beharko dugu. Behin pausu hau amaituta ordainketa modua erantsia geratuko da “Ordainketa” atalean, bertatik kudeatu ahalko ditugu gure txartelak.

Nola ordaindu ditzakegu gure erosketak?

Gure erosketak ordaintzeko unea heldu da. Horretarako gure gailuaren pantaila piztu beharko dugu eta ondoren desblokeatu egin beharko dugu aurrezarrita daukagun moduaren bitartez, PINa, hatz marka, aurpegia… Ez da beharrezkoa Google Pay aplikazioa irekitzea.

Gure mugikorraren atzeko aldea TPVaren kontaktuko zatira gerturako dugu segundo batzuez.

Ordainketa zuzen egin bada egiaztapen marka urdin bat agertuko zaigu gure mugikorreko pantailan. Honela funtzionatuko ez balu, saiatu mugikorraren aurreko aldea ezartzen (NFC antena bertan egon daiteke), mugikorra gehiago gerturatzen edo denbora luzeagoaz gerturatzen. Ondoren baliteke PIN bankarioa eskatzea TPVaren pantailak. Honela balitz, ipini.

Nola erantsi fideltasun eta opari txartelak appean?

  • Google Pay appa ireki.
  • Paseak” aukera sakatu, beheko barran.
  • Urdinean dagoen “+Pase” aukera sakatu.
  • “Fideltasun programa” aukeratu bazkide txartelak eransteko edo “Opari txartelak” zure erosketetan erabiltzeko opari txartelak gordetzeko.
  • Dendaren izena bilatu eta sakatu.
  • Zentra ezazu zure bazkide txartelaren barra kodea laukian edo idatzi eskuz. Opari txartel bat bada bete datuak: txartel zenbakia, PINa eta saldoa.Bi kasuetan “Gorde” sakatu.
  • Txartela erantsita dago, Google Payren zerrenda agertuko zaigu. Gure gustura ordena ditzakegu txartelak pintxatuz eta arrastatuz.

Gure fideltasun txartelak erabili behar ditugun unean Google Pay appa ireki eta “Paseak” atalera sartuko gara, denda aukeratu eta barra kodea irekiko da irakurketa egin ahal izateko.

Nola erantsi hegazkineko billeteak edo ekitaldietarako sarrerak appean?

  • Erosi zure tiket edo ekitaldiko sarrera web edo aplikazio jakin baten bidez.
  • Behin ordainketa eginda sarreren baieztapena agertuko zaigu eta “G.Pay. Telefonoan gorde” aukera sakatu. Tiketa edo sarrera “Paseak” atalean agertuko zaigu Google Pay apparen barnean.

Vuelingen apparen bidez erositako billetea

Billeteak edo sarrerak erabiltzeko garaian Google Pay appa irekiz egin dezakegu eta ondoren “Paseak” aukeratu beheko barran. Appa ahots bidez ere ireki dezakegu “OK Google, nire hegaldiak edo erakutsi nire hegaldia” esanez adibidez.

QR kodedun sarrera baten adibidea

Ondoren, billetea edo sarrera topatu eta barra kodea edo QR kodea ager dadin gainean sakatuko dugu, sarreran eskaneatu ahal izateko. Apparen barnean beste pertsona batzuen sarrerak edo billeteak gorde ditzakegu eta ondoren guk erakutsi ditzakegu gainerakoen billeteak eskaneatuak izan daitezen.( Vuelingen apparen bidez erositako billetea Google Payn irekia)

Aurreratu zaitez eta ikasi tramiteak egiten zure mugikorretik: ordainketak, hegazkineko txartelak, sarrerak… “Zure diru-zorroa Smartphonean” hitzaldian.