Google-k aplikazio asko eta asko ditu, eta ezagutzen ditugun aplikazio horiek askotan gure mugikorrean jarrita etortzen dira. Horregatik, Gmail, Maps, Fotos eta Drive bezalako aplikazioak ezagutu eta erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Hala ere, denok erabiltzen ditugun aplikazio hauez gain, Google-k ere bestelako aplikazio gehiago ere ditu.

Gaur KZguneatik Google-k sortu dituen aplikazio ezezagun eta hoberenei buruz hitz egin nahi dizuegu. Baliteke dagoeneko aplikazio hauek ezagutzea, baita zure egunerokotasunean erabiltzea ere, baina seguru gaude hauetako baten bat interesgarri izango zaizula.

Ezagunak ez diren Googleko bost aplikazio onenak

Soinu anplifikadorea

Entzuteko arazoak dituztenei lagunduko dien aplikazioa da. Aplikazioak inguruko zaratak elkarrizketarengandik banatzen ditu, entzun nahi dugun horretan kontzentratzeko. Elkarrizketen bolumena igotzeko eta jaisteko aukera eskaintzen du, eta horretarako, aurikularrak zure mugikorrean konektatu besterik ez duzu egin behar.

Motion stills

Gure egunerokotasunean erabili ahalko dugun beste aplikazio bat izan daiteke Motion stills. Bideo motzak erabat geldirik grabatu ahalko dituzu aplikazio honekin, baita mugimenduan grabatuta baldin badaude ere. Aplikazioa gomendagarria izan daiteke, bideoak grabatzeko eta Instagrameko Historietara igotzeko ohitura baldin baduzue, profesional mailako emaitzak lortuko baitituzue.

Bat-bateko transkripzioa

Entzuteko arazoa duten pertsonei laguntza eskaintzea da helburu nagusia. Mugikorrak entzun egiten du, eta entzundakoa testu bihurtzen du. Elkarrizketa bat edo ohar bat ere izan daiteke, izan ere, hitzez esandakoa, idatzizko hitzetan bihurtzen du. Gainera, soinuak identifikatzen ditu, ondo entzuten ez duten horiei ohartarazteko.

Sky Map

Astronomia gustuko dutenentzako aplikazio gomendagarria. Sky Map-ekin planetarioa zuen mugikorrean izango duzue. Mugikorra zerura begira jarri eta mugikorreko sentsoreen bidez, zuen gainean dauzkazuen planeta eta izarrak zeintzuk diren azalduko dizkizue.

Google-eko pantaila fondoak

Kalitatezko wallpaperrak nahi baldin badituzue, Google-k pantaila fondoak aldatzeko aplikazio hau eskaintzen dizue. Kalitatezko irudiak izateaz gain, originalak eta eskaintza handia aurki dezakezue. Aukeren artean, fondo finkoak eta animatuak eskaintzen dizkizuete. Zuen mugikorrak berezko estiloa izatea nahi baduzue, zuen pantaila fondoa aldatzen joan.

Google aplikazioak zure Smartphonean” ikastaroan izena eman eta zure egunerokotasuna erraztu dezaketen zerbitzuak erabiltzen ikasi