KZguneako sarrera berri honetan Android gailuetan guk geuk ipini ditzakegun segurtasun neurrien inguruan arituko gara, honela fisikoki sarrera duten pertsonek gure telefonoa erabili ahal ez izatea ekidin dezakegu.

Androiden zure pribatutasuna salbu izateko, alde batetik, mugikorraren “barnera” sartzeko pantailaren blokeoaz arituko gara eta honela telefonoko hainbat erabilpen eskuragarri ez izatea ekidin dezakegu: appak, kontaktuen datuak, argazkiak eta bideoak… Eta bestetik, gure gailua galdu edo lapurtu ezkero nola bilatu dezakegun eta baita bertako datu guztiak nola ezabatu.

Segurtasun neurri hauek beti etorriko zaizkigu ondo, baina batez ere gure Android telefonoan ordainketa modu bat ezarri nahi badugu, orain egun batzuk gure sarrera batean hitz egin genuen moduan, Google Pay, apparen konfiguraketa eta funtzionamendua.

Mugikorreko blokeoa konfiguratu

  • Gailuko Ezarpenak ireki eta behin barruan, Segurtasuna eta kokapena aukeran sakatu. Gailu batzuk Pantailaren blokeoa atal berariazko bat dute.
  • Gailuaren Segurtasun aukeren barnean Pantaila Blokeoa topatuko dugu eta bertan momentuz aukeratuta dugun aukera agertuko da. Puntu honetan sartuko gara blokeorako erabiliko dugun aukera aukeratzeko.
  • Gutxien gomendatzen direnak Segurtasun gabe eta Irristatu dira, izan ere hatz bat mugitze hutsarekin gure mugikorrera sarbidea dugu. Beraz, aukera onenak Patroia, PINa edo Pasahitza dira.

  1. Patroia: Marrazki bat eratuz puntuak elkartzea da.
  2. PIN: 4 digitu numeriko izango dira.
  3. Contraseña: Karaktere konbinaketa. Jarraitu “Nola sortu pasahitz seguruak” pasahitz indartsu bat sortzeko.
  • Aukera bakoitzean agertzen diren pausoak jarraitu. Aukera hauek konfiguratzeko garaian, Patroia, PINa eta Pasahitza, baieztatzeko eskatuko digu, honek esan nahi duena da berriz marraztu edo idatzi beharko dugula kodea bietan berdina ezarri dugula baieztatzeko eta bi kasuetan gauza bera ipini dugula baieztatuko dugu. Honi esker inork gure mugikorra izango balu sarbideko kodea asmatu beharko luke.

Beste desblokeatzeko modu batzuk biometrikoak izan daitezke: Hatz marka, aurpegi irakurketa edo irisa. Gure mugikorrak aukera hauek izango balitu Pantaila Blokeoaren aukeren azpialdean agertuko lirateke. Metodologia hauei esker ziurtatzen duguna da gutariko bakoitzak ditugun ezaugarriak bakarrak direla. Hauetako moduren batek huts egingo baligu uneren batean beti erabili dezakegu aurreko puntuan azaldu ditugun modu konbentzionalak gure mugikorra deskblokeatzeko.

  • Hatz marka: Gure hatz markaren erregistro bat egiteko eskatuko digu. Horretarako gure hatza irakurlean ipini beharko dugu, mugikorren arabera “Home” botoian (aurre pantailako erdiko botoia), alboko desblokeo botoian edo atzeko aldean kokatuta egon daitezke. Lehengo bi kasuetan hatz lodia jartzea da erosoena eta hirugarrenean hatz erakuslea.
  • Aurpegi irakurketa: Gure aurpegiko datuak erregistratuko dira eta ondoren aurreko kamerari esker gure aurpegia irakurriko du mugikorrak gure aurpegira gerturatzen dugunean. Konparaketa egin ostean zuzena bada mugikorra desblokeatuko da.
  • Irisa: Gure begiarekin irakurketa bidez desblokeatzen du. Aurpegi irakurketaren funtzionamendu bera da.
  • Aukera bakoitzetako bat konfiguratzeko pantailan azalduko dizkigun pausuak jarraitzea besterik ez da.

Hatz marka nola konfiguratu adibidea ipiniko dizuegu.