Laster helduko da Eguberria eta duela egun batzuk eguberri giro hori gure inguruan nabaritzen dugu. Kaleak Eguberriak gogoratzen dizkiguten argiez apainduta daude eta egun berezi horiekin gorriz markatuta daukagu gure egutegia.

Eguberria gustatzen zaizu eta eguberri espiritu hori eraman nahi duzu zure telefono mugikorrera ere? Eguberria zure gailuan modu dibertigarri eta originalean bizitzen lagunduko dizuten hainbat aplikazio daude.

Zure mugikorrentzako Eguberriko 5 aplikazio

Eguberria iristea nahi baduzu eta horrek dakarren guztiarekin gozatzen baduzu, gabonetako apaingarriak, gabon kantak, postalak… Gaur KZgunean egun hauetarako erabilgarri izango zaizkizun aplikazioak ekartzen dizkizugu.

Tarjetas Navideñas

Familia eta lagunak zoriontzeko Eguberriko eta Urteberriko posta-txartel bilduma handia eskaintzen duen aplikazioa. Txartelak kategoria hauetan sailkatuta daude: tradizionala, garaikidea, gozoa, dibertigarria, jaiotza, erlijioa, vintage, alternatiboa, adierazpenak eta Urteberri Berria.

Android-erako erabilgarri

Fondo animado árbol de Navidad

Gabonetako zuhaitz bat argiekin apainduta agertzen da elurtuta dagoen eszena baten fondoan. Irudiaren atzealdean, su artifizialen ikuskizun bat ikusten da hiri txiki baten gainean, musika tradizional batekin. Bai elurteen intentsitatea, bai Eguberriko zuhaitz-argiak, musika eta su artifizialak pertsonalizagarriak dira.

Android-erako erabilgarri

Navidad Marcos Foto

Eguberriko argazki-markoak eta hainbat efektu, Eguberriko bolak, su artifizialak eta girlandak, txartel pertsonalizatuak sortzeko eskaintzen ditu. Aukeratu ezazu bere 300 plantilletako bat, zure telefonoaren galeriatik argazki bat hartu ezaze, gehitu zuk nahi duzun testua eta amaitzerakoan partekatu dezakezu.

Android-erako erabilgarri

Tonos de Navidad

50 tonu baino gehiagoko aplikazioa, dei-tonuak, jakinarazpenak edo alarmak egiteko erabil ditzakezun gabonetako soinuak. Zure telefonoko kontaktu bakoitzerako, abesti bat edo gabonetako kanta bat konfiguratu dezakezu.

Android-erako erabilgarri

Cuenta Regresiva para Navidad

Aplikazio honekin Gabonak arte falta diren egunetako kontua eraman ahal izango duzu Eguberriko hainbat irudi gozatzen dituzun bitartean eta Eguberriko musika tipikoa, pantailan elurra nola erortzen den ikusten duzun bitartean.

Android eta iOS-erako erabilgarri

App hauek zure mugikorrean deskargatzen ikasi nahi baduzu, eman izena “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan