Egun berezi hauetan, gabonetako kantak abestea etxe guztietan egiten den gauza bat da. Aste honetan bertan, zuen mugikorretarako gabonetako aplikazioak aurreratu genizkizuen, eta gaur KZguneatik, zuen lagun eta familiarekin disfrutatzeko gabon kanten aplikazioak gomendatu nahi dizkizuegu.

Betiko gabon kantei teknologia berriak gehitzen hasi zaizkie, eta Noche de paz, Los peces en el río, Campana sobre campana eta 25 de Diciembre bezalako abestiez gozatzeko aplikazioak aurki ditzakegu.

Abestiez gogoratzen ez bazarete, zuen mugikorretan izatea besterik ez duzue behar. Jarraian, gabonetako kantak abestu nahi badituzue, mugikorrentzat ze aplikazio erabili dezakezuen azalduko dizuegu.

Gabonetako kantak abesteko eta gogoratzeko lau aplikazio

Villancicos Navideños

Abesteko gabon kanta gogokoenen bilduma aurkituko duzue Villancicos Navideños aplikazioan. Abestiez gain, aplikazioak gabonetako mezu eta irudiak eskaintzen ditu, ondoren Whatsapp, Facebook, Twitter edo bestelako sare sozialetan partekatzeko. Orain gainera, eguneko 24 ordutan entzuteko gabonetako irrati emisorak eskaintzen ditu.

Villancicos Infantiles

Etxeko txikiekin familian abesteko aplikazioa. Audioa entzuten duzuen bitartean, gabon kantak letra jarraituz abestu ahalko dituzue, eta honela, karaoke baten antzera abestu. Gainera, zuen lagunak eta maite dituzuenak zoriontzeko balioko dizue. Feliz Navidad, El niño tambor eta Mi burrito sabanero bezalako abestiak aurkituko dituzue.

Canciones y Música de Navidad

Canciones y Música de Navidad aplikazioarekin zuen abestiak nahi duzuenean entzuteko, eta baita tonu, jakinarazpen edo alarma bezala jartzeko aukera izango duzue. Gainera zuen abestiak sare sozialetan konpartitzeko aukera izango duzue, eta honela, jai hauetan zoriontasuna banatu ahalko duzue. Haurrentzako gabon kantak ere eskaintzen dituzte.

Villancicos de Navidad

Villancicos de Navidad aplikazioarekin gabonetako musika biltzen duen bilduma zabaletik gabonetako kantak abesten jarraituko duzue. Betiko gabonetako musika aurkituko duzue, gurasoek haurrei abestutako gabonetako kantak. Villancicos de Navidad aplikazioaren helburua, gabonetako abesti hauek biltzea da, eta honela, etxeko txikienen artean, abesti hauek duen esanahia ez galtzea.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure gailua erabiltzen ikasi