Gaur egun nork ez du selfie bat egin smartphone batekin? Agian baten bat ea selfie bat zer den ari da galdezka, modu sinple batean esanda, norberaren autoerretratu bat argazki formatuan besterik ez da. Gaur egun gure egunerokotasunean selfie mordo bat partekatzen ditugu Whatsapp, Instagram, Facebook… bidez. Baina zure selfieak irudimentsuagoak edo politagoak izatea nahi duzu? Gaurko KZguneako blogeko sarrera honetan zure selfiek obetzeko app zerrenda bat eskainiko dizugu.

Facetune2

Ospetsuena, zaharrena eta gehien deskargatutakoa da izan ere gai hauetarako konpletoena eta sinpleena da. Doako eta ordainketa bidezko aukerak ditu, baina doakoak erretokerako tresneria mordoa eskaintzen du: begi zuloak eta orbainak kendu, hortzak zuritu, begi gorriak kendu, matrailezurra definitu, argi efektuak… Baita fondoa difuminatzeko aukera ere fokoa pertsonarengan jartzeko.

Android eta iOS

B612

Aurrekoaren antzerako argazki editorea da. Aurpegiko ezaugarriak alda daiteke baita makillajea ere, argazkia atera aurretik edo ondoren. Aurpegiko stickerrak erantsi daitezke (betaurrekoak, untxi belarriak, kapelak…) eta filtroak. Bideoak ere graba daitezke appak dakartzen sticker, filtro eta musika erabiliz. Efektu bitxiekin grabatutako bideoak Instagram Storietan partekatzeko ere posible da.

iOS eta Android

YouCam Perfect

Gure selfieak aldatzea baimentzen duen beste argazki editore bat da honakoa. Tresneria pilo bat dakar, kolore ikutua, mozketa, pegatinak, desfokuratzea, ertzak iluntzeko binetak, markoak… Pintzel magikoari esker argi efektuak sortu daitezke. Gainera appak collageak sortzea baimentzen du. YouCam Perfect Makeup app konplementagarriari esker zure makillaje efektuak erantsi ditzakezu zure selfietan.

Android eta iOS

Snapseed

Googlere argazki ukiturako appa ez dago bereziki selfien ukiturako sortua, baina tresneria indartsu eta asko dituen aplikazioa da. Mozketak egin, kontrastea eta kolorea aldatu, filtroak erantsi, binetak. Duela denbora batetik ona “Erretratu” deritzon tresna berezia dauka, erretratuak editatu ahal izateko aurpegiak antzematen baititu. “Desfokuratu” herramienta interesgarriari esker fondoa desfokuratu dezakegu eta pertsonari garrantzia gehiago eman.

Android eta iOS.

After Focus

Bokeh efektua sortzeko diseinaturiko appa da, hau da, fondoa desfokuratzeko. Difuminatu nahi ez dugun zonaldea markatu eta ondoren desfokuratzeko dituen tresna ezberdinak erabiliko ditugu. Bokeh efektuak lortu ahalko dugu bi mugimendutan. Gainera tresneria gehiago ere badu, filtroak fondorako eta gainerako zatientzako binetak, pegatina efektua…

Android eta iOS

PocketBooth

Ordainketa bidezko appa da, baina fotomatoiko kabinen maitaleentzako app bikaina. Appa ireki, paratu fotomatoiko kabinaren barnean egongo bazina bezala eta appak automatikoki argazkiak aterako ditu ondoren argazki tira batean ipintzeko. Aurreko edo atzeko kamera erabili dezakegu eta bi paper ezberdin eta bi ertzen artean aukera dezakegu, honela 4 diseinu ezberdin sortzeko aukera emanez.

Android eta iOS

Snapseed appa argazki izugarriak sortzeko interesgarria dela iruditzen bazaizu eman izena “Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin” ikastaroan izen eman KZgunean.