4K pantailak modan daude, izan ere, teknologia berriak iritsi zirenetik, hobetzen jarraitu dute, eta etorkizun handi baten aurrean gaudela esan dezakegu. Gaurkoan, 4K formatua, irudiaren hobekuntza bat dela azaltzera gatoz, eta denok ezagutzen dugun HD-aren kalitatea laukozten du.

Teknologia honekin filmatutako bideoek, serieak eta pelikulek, eskaintzen duten kalitateaz gozatzeko eta pantailetan irudi errealagoak ikusi nahi baditugu, gure etxeko pantailek ere, 4K kalitatea izan beharko dute.

4K kalitateko telebistek adibidez, pantaila tamaina handiagoak eskaintzen dituzte, eta telebistarekiko mantendu beharreko distantzia txikiagoa izan daiteke. Distantzia txikiago honek, ez du argitasunean eta kalitatean ondoriorik izaten.

Irudi errealekin kalitatea laukozten du

Gaur egun, kalitatezko formatu berri hau gure etxeko telebistetan, ordenagailuentzako monitoreetan, mugikorretan edo tabletetan izan dezakegu, eta gaur KZguneatik, 4K formatuak, 4.000 pixel inguru izateagatik eskaintzen dizkigun abantailak eta hobekuntzak azaldu nahi dizkizuegu.

Pixel kopuruek, erakusten diren irudien bereizmena eta argitasuna zehazten dute, beraz, ahalik eta pixel kopuru gehien izatea garrantzitsua da. Honek, irudia zehaztasun eta naturaltasun gehiagorekin marrazteko aukera ematen du.

  • Gero eta pixel kopuru gehiago izan, kalitate ere handiagoa izango da.
  • Pantaila handi eta txikietan irudi kalitate onak, baita kolore aukera handiagoa ere.
  • Gero eta bideo, serie eta pelikula gehiago dira 4K kalitatean egiten direnak.

4K kalitatean eskaintzen diren edukiek gora egin duten einean, 4K pantailen fabrikazio kostuek behera egin dute, eta kalitatezko pantaila hauek, gero eta eskuragarriago izan ditzazkegu, prezioan diferentzia askorik sumatu gabe.

Eduki gehiago izatearen ondorioz, teknologia berri honek arrakasta handia izan du merkatuan. Honela, ikusleok, kalitatezko irudi errealistaz gozatzeko, urteetan zinearen munduan egindako lana kontuan izan behar da.

Irudi eta bideoen inguruan gehiago ikasi nahi baduzu, “Sortu bideoak zure gustuko irudiekin” ikastaroan izena eman