Azken urteotan bideoek garrantzia handia hartu dute sare sozialetan eta Interneten orokorrean. Gure mugikorrak grabatzen ditugun edo sare sozialen bidez gure lagunekin edo familiakoekin partekatzen ditugun bideoz beteta daude.

Bideoak grabatzea gustatzen bazaizu, baina gainera ukitu berezi bat eman nahi badiozu efektu bereziak jarriz, zure bideoetan efektu digitalak jartzeko aplikazioak daudela jakin behar duzu, film edo bideo-joko bat balitz bezala.

Efektu bereziekin zure mugikorrean bideoak sortzeko 5 app

Gaur KZgunetik mugikorrean zure bideoetarako efektu bereziak sor ditzakezun aplikazio batzuk erakutsi nahi dizkizugu.

Likee

Likee (LIKE Bideo berria) efektu bereziak dituzten bideo laburrak editatzeko aukera ematen duen aplikazio bat da. Efektu bereziak ditu, Stickers eta emojis. 300 efektu berezi baino gehiagoren artean, flotatzeko, denboran bidaiatzeko edo film zaharrak sortzeko efektua aurki dezakezu. Musika-bideoak ere sor ditzakezu, eta efektu bereziak jartzeaz gain, musika ere nahastu dezakezu.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Super Power Fx

Efektu bisualak dituen aplikazioa, komikietan inspiratuta; adibidez, suzko bolak edo begitik laser-izpiak botatzeko aukera du. Efektu bisualetan sartzen diren soinu efektuak ere baditu. Gainera, zure bideoetan jar ditzakezun kanta instrumental dramatikoen zerrenda bat duzu. Instagram, Facebook, YouTube eta posta elektronikoaren bidez partekatu ditzakezu.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Action Effects Wizard

30 efektu berezi baino gehiago dituen aplikazioa, akzio guztietarako soinuak eta zure filmak gordetzeko berezko artxiboa du. Erabiltzeko erraza da, soilik gustatzen zaizun efektua aukeratu behar duzu, grabatu edo inportatu bideoa eta azkenik aplikazioko ‘efektu laguntzaileak’ bere lana egitea utzi.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Video Effects- Video FX, Video Filters & FX Maker

100 efektu berezi baino gehiago eta bideo iragazkiak eskaintzen dizkizu. Klik gutxi batzuekin, gainjartzeak, iragazkiak, eranskailuak, musika, soinu-efektuak eta testua jarri ahal izango dituzu. Partikulak, sua, magia, pantaila HUD… bezalako efektuak ditu. Lana amaitutakoan, bereizmen handiko bideoak esportatu edo YouTubera igo ahal izango dituzu, sare sozialetan partekatzeko.

Android-erako erabilgarri

Movie Ride Fx

Aplikazio honen efektu bereziei esker, espazio-ontzi batean nabigatu edo hegazkin batean hegan egin dezakezu. MovieRide FX aplikazioarekin, film baten moduan sentituko zara. Zure filmeko klipa aukeratu, zure aktorea grabatu eta MovieRide FX-ek magia egiten uztea besterik ez duzu.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Zure mugikorrean hauetako aplikazioen bat jarri nahi duzu eta ez dakizu nola egin? Eman izena KZguneako “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan