Existitzen denik ere ez dakigun aplikazio horietako dugu Pocket, edota behar ez dugula pentsatzen dugu, zein ondo datorkigun konturatzen garen arte.

Zenbat aldiz topatu duzu zerbait Interneten eta beranduago irakurri nahiko zenukeela pentsatuz, gero ez duzu topatu? eta topaturik ere, nola irakurriko dugu, dena propagandaz beterik dagoela?

Pocket behar dugun app horietako bat da zalantzarik gabe, behar dugunean informazioa gure eskura jartzeaz arduratzen baita, eta beharrezko ez diren gauzak kenduaz irakurketa errazten digu.

Gaur KZgunea-n Pocket zer den eta nola dabilen erakutsiko dizugu.

Zer da Pocket?

Pocket-en webgunean (www.getpocket.com) jartzen duenaren arabera, gure intereserako informazioa topatu eta gordetzeko doako zerbitzua da, beranduago bertara iristea ahalbidetzen diguna – edozein gailutan, edozein ordutan. Egin beharreko bakarra zera da:

  • Gure Smarphone edo tabletan app instalatu eta gure nabigatzailean Pocket botoia gehitu.
  • Edukia nola gorde ikasi; behin gure kontuan sartuta, informazio hau edozein gailutan eskuragarri egongo da.

Non lortu dezaket app-a?

Android, iOS, WindowsPhone, Blackberry eta beste hainbat sistematarako dago eskurragarri appa.

Nola gorde dezaket edukia?

Pocketek hainbat era ezberdin ditu gordeketak egiteko:

  1. E-mailaz: Pocket-en erregistratzeko erabili dugun posta bera erabiliaz, email bat idatziko dugu add@getpocket.com helbidera gehitu nahi dugun informazioaren URL-a mezuan jarriaz, eta automatikoki gure irakurketa zerrendara gehituko da.

  2. Mugikor/tabletean: behin app instalatuta eta sesioa martxan jarrita, Interneten, Sare Sozialetan edo edukia duen beste edozein appetan intereseko zerbait topatzen dugunean, Compartir aukeran sakatu ondoren Añadir a Pocket aukeran sakatzea besterik ez dugu.
  3. PC bateko nabigatzailean: existitzen diren hainbat nabigatzailetara (Firefox, Internet Explorer, Chrome, Safari…) egokituriko extensio bat instala dezakegu Pocket-era zuzenean edukia gehitzea ahalbidetuko diguna (informazio gehiagorako sartu hemen).
    Extensio hau nola dabilen ez badakigu edota erabili nahi ez badugu, Pocketeko webgunean bertan bigarren aukera bat daukagu: http://getpocket.com/. Behin sesioa abian jarrita, edukia gehitzeko daukagun + botoian sakatu eta gorde nahi dugunaren URL-a itsatsiko dugu bertan. Azkenik Guardar botoia sakatuko dugu.

Pocket-i buruz gehiago jakiteko eman izena “Pocket. Interneten dagoen onenarekin gera zaitez” ikastaroan