Kaixo, KZguneako lagunak! Zer moduz zaudete? Pasa dira Gabonak, eta urte berria hasi dugu. Zein izan dira zuen eguberriko opariak? Olentzerok smartphone berri bat ekarri dit niri. Lehen neukana 5 urte iraun dit eta aldatzeko garaia heldu da, bateria berehala agortzen zitzaidalako eta ia ez nuelako aplikazio berriak instalatzeko lekurik.

Zein azkar pasatzen den denbora teknologien kontu honekin. Nire smartphone berriak pantaila handiagoa du, askoz finagoa da eta oso pisu txikia du. Gainera, telefono zaharrak ez zituen ezaugarri berri asko ditu. NFC teknologiarekin dator, 3 kamera ditu, hatz-marka, 5G … Uste dut birziklatzea tokatzen dela; beraz, Jone bisitatzera noa KZgunera.

Jonek dio teknologia berriak izan direla gabon hauetan protagonista eta dagoeneko erabiltzaile batzuk hurbildu direla kontsultaren bat egitera edo laguntza eske bere gailu berriekin. Ordenagailu eramangarriak, bluetooth erlojuak, bozgorailu adimendunak eta gailu gehiago …

Nik nahiko ondo erabiltzen nuen nire smartphone zaharra KZgunean egin ditudan ikastaroei esker; beraz, Joneri galdetu diot ea lagundu diezadakeen nire smartphone berriak dakartzan berrikuntzekin.

Egun hauetako baten tutoretza bat egiteko geratu gara, eta horrela zalantza guztiak banan-banan argitzeko. Bai zortea dugula horrelako kasuetan joateko leku bat edukitzeaz!

Eta zuek?, Zuen gailu berriaren eskuliburuari begira zaudete, eta ez duzue ulertzen nola funtzionatzen duen?. Begiratu KZgunearen katalogoa eta agian behar duzuen ikastaroa aurkituko duzue. Nolanahi ere, beti duzue KZguneko hezitzailearekin tutoretza egiteko data adosteko aukera.

Hurrengora arte!!