Urte berria hasi dugu, 2020, eta askok xede berriak burutuz hasi nahi izaten dugu, osasuntsu jan, erretzeari utzi, kirola egiten hasi, erlaxatu… KZguneatik laguntza txiki bat eman nahi dizuegu aurten smartphonea gutxiago erabiliko duzula erabaki baduzu.

Denok dakigu gure smartphonea gero eta gehiago erabiltzen dugula, egunean zehar notifikazio mordoa iristen zaigu eta mugikorra behin eta berriz desblokeatzen dugu, nahiz eta ezer ez dugun jaso. Honi aplikazioetan igarotzen dugun denbora erantsi behar diogu, adibidez, sare sozialetan eta jokoetan igarotakoa. Baina nola murriztu dezakegu bere erabilpena edo zeregin batean kontzentratu eta denbora horretan mugikorra ez erabili? Gure mugikorrean instalatu eta mugikorraren erabilpena kontrolatzeko aplikazioak topatu ditugu eta zuekin partekatzera goaz.

Googleren ongizate digitala

Google ongizate digitala bezala ezagutzen dugunera elkartu da. Gure ohitura digitalak ezagutzean datza eta hauekiko ahal den denbora gehien deskonektatzea. Egunero laburpen bat egingo digu, zenbat erabili dugun app bakoitza, zenbat notifikazio jaso ditugun eta mugikorra zenbat aldiz kontsultatu dugun. Aplikazio honek eduki dezakeen traba bakarra Android 9 edo ondorengoak dituzten smartphoneetan soilik dagoela erabilgarri da, nahiz eta Androiden sortutako aplikazioa den.

Androiderako erabilgarri.

ActionDash

Gure mugikorra zertxobait zaharragoa bada, gure mugikorraren erabilpena kontrolatzeko aplikazio hau alternatiba ona izan daiteke. Erabateko appa da eta oso bisuala, datuen irakurketa erraztuz. Lehenik eta behin, gure smartphonea erabiltzeko sarbidea eskatuko digu, gure datuak jasotzea nahi baduzu ezingo dugu aukera hau ekidin.

Pantaila nagusian asteko datu orokorrak erakutsiko dizkigu: erabilpen denbora, desblokeo aldiak eta zenbat notifikazio jaso ditugun. Gainera detaile guztiekin app bakoitzean zenbat denbora igaro dugun azalduko digu, zenbat aldiz ireki dugun app bakoitza, zein notifikazio jaso ditugun (sarbideko baimena eman behar diogu) eta desblokeoak orduka.


Androiderako erabilgarri.

Quantum

Aurrekoaren tankerako appa dau hau. Bere erabilpena eta diseinua sinpleagoak dira, gure asmoa datu asko irakurtzen ez egon behar izatea bada oso egokia da. ActionDashen moduan erabiltzen ditugun appak eta hauekin igarotako denbora baita jasotako notifikazio kantitatea grafikoki azaltzen ditu. Grafikoak asteka irudikatzen dira gauden eguna azpimarratuz.

Androiderako erabilgarri.

Space

Aurreko bien moduan, grafikoki denborak eta eguneko desblokeo zenbakiak azaltzen dizkigu. Erreminta Kita atalean notifikazioak eranstea baimentzen du gailua askotan desblokeatzen badugu, aurrezarritako denbora baino gehiago erabiltzen ari bagara, denbora tarte batean notifikazioak blokeatu… Gainera notifikazio barran erabilpen denbora eta desblokeoak ikusi ditzakegu app ireki gabe.

Zeregin batean kontzentraturik egon behar badugu eta notifikazioak jaso nahi ez baditugu “Foco” modua erabil dezakegu. Notifikazioak itzali eta gorde egingo ditu denbora tarte horretan ondoren erakusteko.

Android eta iOSerako erabilgarri.

Forest

Ikasten, lanean edo lagun edo senideekin gauden bitartean mugikorrarekin arreta ez galtzen lagunduko digu. Appa ireki bezain azkar baimenak eta notifikazioak ezarri ditzakegu. Jolas bat bezala da, zuhaitz txiki batekin hasten da eta kontzentratzen zaren bitartean eta mugikorra erabiltzen ez baduzu zuhaitza haziz joango da. Appa ireki ez gero zuhaitza hil egiten da. Zenbatzaile bati esker zenbat minutu kontzentratu zaren egunean azalduko dizu eta zenbat zuhaitz landatu dituzun. Zure basoa eratzeko kontzentratzeko gai zarela uste duzu?

Android eta iOSerako erabilgarri.

Family Link

Aplikazio hau, berez, ez da gure mugikorraren erabilpen kontrola eramateko baizik eta gure seme alabena, baina aipamena egin nahi diogu Googleren guraso kontroleko app honi. Gure mugikorrean beraien gailuarekin igarotzen duten denbora, app bakoitzean pasatako denbora, ordutegi konkretuak mugikorra blokeatzea… baimentzen du.

App honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu irakurri gure blogeko hiru sarrera interesgarri hauek:

Androiden guraso kontrola: Family Link I

Androiden guraso kontrola: Family Link II

Androiden guraso kontrola: Family Link I

Ezagutu mugikorraren erabilerarako, kokapenerako, entretenimendurako eta osasunerako app onenak “Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak” ikastaroan.