Kaixo KZguneako lagunak!

Zer moduz zaudete? Ni Gabonzaharrez oroitzen ari nintzen, eta zein ondo pasatu dugun aurten. Afaria etxean izan da, eta aspaldian ikusten ez genuen lehengusu bat izan dugu gonbidatu gisa. Ordutik ez dut berriro berarekin hitz egin. Zer moduz joango zaio?

Telefonoz berarekin hitz egin ondoren, Gabonzaharreko argazkiak bidaltzeko geratu naiz. Itxaron! Ondo pentsatuta, muntaia prestatuko dut musika argazki eta efektuekin, argazkiak besterik gabe bidaltzea baino ikusgarriagoa gelditzen baita. Helburua argi daukat, baina nola egin ez hainbeste; beraz, KZgunera joango naiz galdetzera ea honekin lagundu diezadaketen. Iruditzen zait badagoela ikastaro berri bat gai hau jorratzen duena.

Behin KZgunean, Jonek baieztatzen dit badagoela ikastaro berri bat, “Editatu bideoak zure smartphonearekin” izenekoa, eta horixe behar dut lehengusua harritzeko; beraz, dagoeneko izena eman dut.

Ikastaroaren hiru gaietako lehenengoan bideo-edizioaren sarrera ikusiko dugu. Ondoren, YouCut aplikazioa instalatuko dugu gure smartphonean. Hau da gure muntaketak egiteko erabiliko dugun aplikazioa.

Ikastaroaren bigarren zatian aplikazioa erabiltzen ikasiko dugu. Gure proiektuari multimedia-baliabideak gehitu eta kudeatu (argazkiak, musika). Ondoren, testuak eta efektuak gehitzen ikasiko dugu, emaitza ikusgarria izan dadin. Eta, azkenik, bideo formatuan esportatzea, erraz partekatu ahal izateko.

Hori gutxi balitz, bideo ediziorako ere balio duten eta gure kontura proba ditzakegun aplikazio alternatibo batzuk ere aipatzen dira.

Ez al duzue inoiz zuen buruari galdetu nola egiten diren halako aurkezpen politak? KZguneako ikastaroa egitera animatzen bazarete, gai izango zarete hori ere egiteko.

Hurrengora arte!!