Egunero kontsumitzen dugun informazio kantitatearekin (albisteak, sare sozialak, Youtubeko bideoak…) erraza da arreta galdu eta gure tarifan eskainitakoa baino datu gehiago kontsumitzea, batez ere WI-FIra konexiorik eskura ez badaukagu. Gure datuak kontsumitutakoan bi gauza gerta daitezke: nabigazio-abiaduraren murrizpen drastikoa sufri dezakegu edo hilabete horretan gehiago ordaintzea egoki lekiguke.

Atsekaberik ez eramateko, mugikorreko datu kontsumoa nola kontrolatu da gaur KZgunea-n azalduko duguna.

Hasi aurretik, kontrol hau egin nahi duten pertsona guztiek ezagutu beharreko bi informazio dauzkagu:

  • Fakturazio-zikloa edo indarrean dagoen hilabetea: hau da gure fakturak hasten diren datarekiko denboraldia, edo gure operadoreak eskaintzen digun zerbitzuaren hileroko aldia. Operatzaile bakoitzak hileroko ziklo edo fakturazio aldi ezberdina du. Ziklo hau, adibidez, aurki daiteke faktura batean.

  • Datu-tarifa: Kontratu bat badaukagu, halako Mega (MB) edo Giga (GB) datu-kantitate bat izango dugu fakturazio-ziklo bakoitzeko kontsumi dezakeguna. Beharrezkoa da hilabetero eskuragarri daukagun datu-kantitatea aldez aurretik jakitea.

Dauden mugikor-fabrikatzaile eta bertsio desberdinen kopuru handiagatik, ondoren azalduko ditugun pausoak bakoitzaren mugikorrean alda daitezke. Guk Android modeloentzat azalduko dugu.

Egingo dugun lehen gauza gure Smartphonearen Doikuntzetan sartzea izango da (Ajustes). Hemen barruan Sareak eta Internet” (Redes e Internet) aukeratuko dugu eta azkenik Datu-Erabilera (Uso de datos) aukeratuko dugu.

Behin sail honetan, fabrikatzaile bakoitzak informazioa era desberdinean erakustea erabaki ahal izan du. Batzuek datu-kontsumoa grafiko batean erakusten dute; beste batzuek, aldiz, kontsumitutako Megak (MB-ak) edo Gigak (GB-ak) sinpleki erakusten dituzte.

Datu-Erabilera-n (Uso de datos) erakusten den grafikoarekin edo zenbakiarekin zuzeneko erlazioa duen saila daukagu hemen, “Muga eta datu-ohartarazpena” (Límite y advertencia de datos) deitzen dena. Hemen:

  • Gure indarreko hilabetearen hasierako data ezarriko dugu “Aplikazioen datuen erabilera-zikloa” (Ciclo de uso de datos de las aplicaciones) atalean.

  • Nahi badugu “Datuen erabileraren abisua” (Advertencia de datos) ere ezar dezakegu, MB-etan edo GB-tan gure datu-tarifa adierazi ondoren, telefonoak datu-mugara iristear gaudela abisua pasako digularik.

  • Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagorekin, “Ezarri datuen muga” aukeran, behin datuak kontsumituta, telefonoak datu mugikorrak desaktibatzea eragingo dugu.

Gainera, “Datuen Erabilera” atalean (Uso de Datos), Aplikazioak erabilitako datuak” kontsulta daitezke Internet darabilten aplikazio ezberdinen zerrenda eta bakoitzak kontsumitutakoaren xehetasuna.

Datuak gure gailuaren kalkuluetan oinarritzen direla kontutan hartu behar da eta hauek operatzailearen datuekin bat ez etortzea posible dela, beraz orientagarriak direla esango dugu.