Mugikorra egungo gizartean egunero eta asko erabiltzen dugu, pantaila aurrean denbora asko pasatzen dugu, eta Google-ek ere, hortan pentsatu du. Mugikorraren erabilpen arduratsua sustatzeko aplikazio ezberdinak sortu ditu, eta gaur KZguneatik, honen inguruan hitz egin nahi dizugu.

Mugikorarren erabileraren datuak eskaintzeko helburuarekin, telefonoa nola erabiltzen duzun ikusi ahalko duzu, eta honela, mugikorrarekin izan dezakezun mendekotasunaren jabe izan. Google-k smartphonaren erabilera hobetzeko aplikazioak aurkeztu ditu, hau da, mugikorrarekin izan ditzazkezun ohitura txarrak kontrolatzeko aukera sortu du.

Mugikorraren erabilera arduratsua bultzatzeko sei aplikazio

Ondorengo aplikazioekin zure ohitura digitalak ezagutu ahalko dituzu, jakinarazpenen maiztasuna murriztu, beste pertsonekin zaudenean mugikorraren erabilpena gutxitu, edo lan jakin batean kontzentratu.

Paper Phone

Google-ren helburua aplikazio honekin, zure mugikorra arratsalde batez etxean uztea da. Horretarako, datuak eta funtzioak aukeratu ahal izango dituzu orri batean inprimatu. Gainera, zure kreditu txartela jartzeko lekua izango duzu, aplikazioaren izenak dioen bezala, etxetik “paperezko mugikor” honekin atera ahal izateko.

Unlock Clock

Unlock Clock erabiltzeko oso erraza da. Zure mugikorra zenbat aldiz desblokeatu duzun azaltzen dizun pantaila fondo bat da. Zure mugikorra zenbat aldiz desblokeatu duzun begi bistan izango duzu uneoro, eta honela, mugikorra zenbat erabiltzen duzunaren kontzientzia izan ahalko duzu.

Post Box

Google-eko aplikazio honekin, jakinarazpenen maiztasuna mugatu ahalko duzu, eta jakinarazpen guzti hauek konfiguratutako ordu jakin batean jaso. Distrazioak eta mugikorrari begira pasatzen duzun denbora gutxituko duzu. Horrela, egunean zehar liberatuago egongo zara, eta jakinarazpenak jasotzen dituzunean, pendiente daukazuna ikusi ahalko duzu. Azken finean, zure aplikazio guztientzako posta elektroniko bezala erabili dezakezu.

We Flip

We Flip, beste pertsonekin zaudenean telefonoaren erabilera murrizteko sortu dute. Hau honela, zure lagunekin izan ditzazkezun elkarrizketei kasu egiteko eta telefonoa alde batera uzteko helburua dauka. Tokapeta bat antolatzeko taldeak sortu ahalko dituzu, eta partaidetako baten batek mugikorra desblokeatzen duen momentuan bukatuko da topaketa.

Desert Island

Aplikazio jakin batzuk erabiltzeko aukera besterik ez dizu ematen Desert Island aplikazioak. Izan ere, zuretzako beharrezkoak izan daitezken aplikazioak aukeratu ahalko dituzu eta Desert Island-ek 24 orduz aplikazio hoietan bakarrik lan egiteko aukera emango dizu. Hau honela, zuretzat garrantzitsua den horretan lan egitea izango litzateke helburu nagusia.

Morph

Egiten ari zaren horretan kontzentratuta mantentzen lagunduko zaitu Morph aplikazioak. Ingurune ezberdinetan zuretzat garrantzitsuak diren aplikazio horiek aukeratu ahalko dituzu. Hau da, lanerako, aisialdirako, etxerako… aplikazioak aukeratu ahalko dituzu. Behin aplikazioak aukeratuta, Morph-ek zure telefonoa egokituko du, eta honela, zauden lekuaren arabera, beharrezkoa bakarrik izango duzu eskura.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure gailua erabiltzen ikasi