Kaixo, KZguneko lagunak! Zer moduz zaudete? Egun zoragarria pasatzetik nator, baina arazotxoren bat izan dut, ordea. Urte hauetan guztietan, eskolako ikasle ohiek bazkariren bat egiten dugu eta gure gaztaroaren batailatxoak gogora ekartzen ditugu. Oraingoan, hiriburura joan gara, eta, bertan, jateaz gain, museoak eta erakusketak bisitatu ditugu.

Arazotxoak zeintzuk izan diren? Izan ere, garraio publikoan joan gara, eta gezurra badirudi ere, duela hamar urte baino gehiago ez dudala autobusik hartzen. Ordutegiak, lineak, aldaketak, konexioak… begiratzen egon nintzen, eta azkenean kanpoaldeko auzo batean amaitu nuen, geratu ginen jatetxetik urrun.

Nire ikaskideek barre egiten zuten taxi batean agertzen ikusi nindutenean; izan ere, denek izan zuten, salbuespenik gabe, nahasteren bat edo ezbeharren bat garraio publikoarekin. Beraz, denok iritsi ginen berandu, baina hori bai, egun ahaztezina izan zen.

Behin KZgunean, Joneri abenturak kontatzen dizkiot eta barre egiten dugu biok. Berehala aurkitzen dugu konponbidea hurrengoan gauza bera gerta ez dadin. “Garraio publikoa zure smartphonean” izeneko ikastaro bat dago, non smartphonerako dauden garraio publikoko aplikazioak jakin baitezakegu, garraio publikoan bidaiak egiteko.

Jonek ikastaroaren edukia laburbiltzen dit, lau atal nagusitan banatuta:

Hasteko, aplikazioei buruzko sarrera bat egingo dugu, zer diren eta non deskargatu eta instalatu ditzakegun azaltzeko. Gero, lurralde historiko bakoitzerako garraio-aplikazio nagusien funtzionamendua izendatu eta zehazten da, LurraldeBus, BizkaiBus, AlavaBus besteak beste…

Nola ez, Renfe eta EuskoTren bezalako aplikazio orokorrak ere aipatzen dira, aurrekoetarako osagarri perfektuak direnak, eta bukatzeko, errepideetako gorabehera guztien jakinaren gainean egoteko trafikoaren ezinbesteko aplikazioa.

Tresna horiekin guztiekin telefonoan behar den guztia izango dugu hainbeste ordutegi, linea eta garraiobide publikoen artean ez galtzeko.

Ez zaitezten ni bezala galdu, animatu ikastaroa KZgunean egitera.

Hurrengora arte!!