Ziur WhatsAppek eskaintzen dizkizun aurrez instalatutako sticker pack-ak erabili dituzula noizbait. Baina, ba al zenekien zure galerian dituzun irudiak pertsonalizatu eta stickerrak sor ditzakezula? Gaur KZgunean zure argazkiekin pack berriak diseinatzeko tresnarik onenak erakutsi nahi dizkizugu. Ikusiko duzu zein erraza den.

Beste batzuen aplikaziokoak dira eta horiekin Stickerrak edo pegatinak sor ditzakezu WhatsApp erabiltzeko.

Diseina itzazu zure stickerrak WhatsAppen aplikazio hauekin

Eskaintzen dizkizugun ondorengo 5 aplikazioekin, minutu gutxitan eta oso erraz zure Sticker-ak sortu ahal izango dituzu.

Sticker Maker

Oso aplikazio erraza eta intuitiboa da. Sticker pakete berri bat sortzeko aukeran sakatu eta pakete horri izen bat eman besterik ez duzu egin behar. Gehienez 30 lauki agertuko dira pakete bakoitzean eta horietan zure galeriako hainbat irudi gehitu ditzakezu edo, nahiago baduzu, gailuaren kamerarekin argazki bat atera. Irudiak nahi bezala ebaki ditzakezu. Eta, azkenik, pack-a WhatsAppen gehitu, erabiltzen hasteko.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Sticker.ly

Alde batetik, aurrez diseinatutako sticker ugari eskaintzen dituen aplikazioa, eta bestetik, zure argazkietatik stickerrak sortzea. Horrelako aplikazio gehienetan bezala, sticker paketeak sortu ahal izango dituzu eta horiei izen bat eman. Ondoren, zure mugikorretik ateratzen dituzun argazkiak gehitu eta moztu egin ahal duzu. Zure sticker paketeak ere partekatu ditzakezu esteka pertsonalizatuen bidez.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Sticker Maker para WhatsApp – Sticker Studio

30 irudi dituzten 10 sticker pakete sortzeko aukera ematen du. Argazkiak harrapatzeko kamera erabiliz edo, nahiago baduzu, galeriatik aukeratuz. Argazkiak hatzarekin marraztuz edo inguratuz edita ditzakezu, baita iragazkiak, testuak eta marrazkiak gehitu ere. Eta, azkenik, stickerrak igo ditzakezu, bai WhatsAppen, bai Gboarden.

Android-erako erabilgarri

StickersApp: Create and Share Stickers & Memes

App honen bidez irudi batetik edo gehiagotatik diseinatu ditzakezu zure stickerrak, testua gehitu diezaiekezu eta zure gustuko betegarria eta marra aldatu. Posible da irudi bakoitza ebakitzea ingurua trazatuz eta ertzaren kolorea eta tamaina aukeratuz, baita biratzea, zoom egitea eta irudia mugitzea ere. Artxibora esportatzeko eta sticker paketeak partekatzeko aukera ematen du.

Android eta iOS-erako erabilgarri

Sticker Make for WhatsApp

Aplikazio hau aurrekoen oso antzekoa da funtzionamenduari dagokionez. Argazkiak jpg, webp eta png formatuetan erabiltzeko aukera ematen du. Fondoa automatikoki edo esku libreko murrizketarekin ezabatzeko funtzioa du, eta iturri-aukera ugari dituen testua ere gehitu daiteke.

Android-erako erabilgarri

Eman izena KZguneako “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan eta egin zaitez aditua bere erabileran