Gaur egun, mugikorra aldatzen dugunean adibidez, eman diguten PIN berria jartzera ohitzea kosta egiten zaigu. Izan ere, beti berdina jartzera ohitzen gara, eta aldatzen digutenean, hanka sartzen hasten gara, PIN berri bat dugula konturatzen garen arte.

Horregatik, gaur KZguneatik, era erraz eta azkar baten bidez, zure mugikorreko PIN-a aldatzen azaldu nahi dizuegu.

PIN-a aldatzeko arrazoi ezberdinak izan ditzakezu: mugikorrak ekartzen zuena ez zaizu gustatzen, operadorez aldatu duzu eta betiko PIN-a mantendu nahi duzu, edo kendu egin nahi duzu…

Hau honela, eta aldaketa egiteko zuzenean mugikorreko doikuntzetan sartu behar duzu, ez duzu minutu bat baina gehiago beharko.

Zure mugikorreko doikuntzetatik PIN-a aldatu

Zure telefonoko PIN-a aldatu ahal izateko, SIM txartela aparailuan jarrita izan behar duzu eta doikuntzetan sartu.

  • “Segurtasuna eta pribatutasuna” aukeratu
  • “Doikuntza gehiago” ireki
  • “SIM-aren blokeoa konfiguratu” sakatu
  • “SIM txartelaren PIN-a aldatu” aukeratu

Lehenengo jarrita daukazun PIN-a sartu beharko duzu, eta ondoren, berria sartuko duzu. Egindako aldaketak gordeko dituzu, eta PIN-a aldatuta izango duzu.

Bestalde, PIN-a aldatzeko beste era bat ere dago. Telefonoko aplikazioa ireki beharko duzu, eta **04*oraingo PIN-a*PIN berria*PIN berria# eta deia egiteko botoian sakatu. Honela, eta automatikoki, zure PIN berria aldatuta geldituko da.

Adibidez: **04*1111*1234*1234#

Zure mugikorreko PIN-a gogoratzen ez baduzu, SIM-a ekartzen duen txartelaren atzeko aldean aurki dezakezu.

Zure mugikorra desblokeatzeko bost segurtasun aukera

Bukatzeko, zure mugikorra desblokeatzeko segurtasun PIN bat ere erabili dezakezula gogoratu nahi dizugu. Desblokeatzeko aukera ezberdinak ondorengoak dituzu: segurtasun PIN-a, segurtasun patroia, pasahitza, hatz marka, aurpegi antzematea edo zuzenean behatza pantailatik pasatzea. Azken aukera honekin, gure mugikorra segurtasun neurririk gabe desblokeatuko da.

Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman eta zure gailua erabiltzen ikasi