Gaurko KZguneako KZblogeko sarreran aplikazio hauekin beste batzuekin nola partekatu pantaila mugikorrean eta hauek gure mugikorreko edukia ikus dezaketen ezagutuko dugu. Pantaila partekatzean beraiek ikus dezaten da, ezin izango dute gure mugikorrera sartu eta manipulatu.

Honi esker taldekako ekintzetan antola ditzakegu, hotelak erreserbatu, sarrerak erosi, arazo puntual bat konpontzen lagundu… nahiz eta beste pertsona alboan ez eduki. Jarraian hitz egingo dugun bi appak erabili ahal izateko, bi gailuetan egon behar dute instalaturik.

Skype

Bideodeiak Android, iOS, PC edo tablet batetik egitea baimentzen duen aplikazio honek une horretan hitz egiten ari garen pertsonarekin pantaila partekatzen uzten digu. Modu honetan, bai beste pertsonak nahiz guk geuk zuzenean beste pantaila ikusi ahalko dugu. Modu sinple, doakoa eta azkarra da beste pertsonei gure pantaila erakusteko, izan ere erabiltzaile askok dute Skype instalatua beren gailuetan.

Prozedura oso erraza da:

  • Skype bidez deia edo bideo deia egin.
  • Azpi aldeko hiru puntuetan sakatu.
  • “Pantaila partekatu” aukera sakatu.
  • Gure pantailan agertzen den guztia erakutsiko duela jakinaraziko digu.

Android eta iOSerako erabilgarri.

Lightbeam

Skypen gisara bideodeiak egitea baimentzen digun appa da eta aldi berean hariaren beste aldean dagoen pertsonarekin pantaila partekatu dezakegu. Pantaila partekatzen dugun bitartean edo besteek gurekin beraien pantaila partekatzen dutenean, chat bat dugu erabilgarri. Modu honetan, mezu idatziak partekatu daitezke azalpen batzuk eman nahi baditugu edo notatxoren bat utzi. Mezu hauek pantailaren azpiko aldean agertzen joaten dira.

Momentuz appak lau pertsonekin batera uzten du pantaila partekatzen. Funtzio hau oso interesgarria da taldekako ekintzaren bat antolatzen ari bagara, bidai bat edo kontzertu bat adibidez. Bat bere gailuan gestioak egiten ari den bitartean, gainerakoek ematen ari den pausuak ikusten dituzte eta aldi berean iruzkintzen joan. Aplikazioa, ingelesez dagoen arren oso grafikoa da eta beraz, oso erraza da bere erabilera.

Androiderako erabilgarri.

Ezagutu “Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak” KZgunean