Gero eta gehiago gara Google Maps kontsultatzen dugunok toki bat kokatzeko, zerbitzu baten ordutegia jakiteko, bidai denbora kalkulatzeko, inguruko argazkiak ikusteko… Baina Google Mapsek funtzionalitate asko ezkutatzen ditu. Horregatik, gaur KZguneako KZblogean Google Mapsen berritasunak eta trikimailu gehiago ezagutuko ditugu.

Ezezagun modua

Funtzio berri honi esker, Google Maps modu pribatuan erabiliko dugu, gure Googleko aktibitateak eta historialak aztarnarik utzi ez dezan. Modu honekin, hau da, ezezagun moduarekin, gure ibilbideak eta bilaketak gure Googleko kontuan ez dira gordeta geratuko.

Modu pribatua edo ezezaguna aktibatu ahal izateko gure perfileko ikurrean sakatu behar dugu, goiko aldean eskuinean. Aukeren barnean “Ezezagun modua aktibatu” aukeratu beharko dugu. Google Mapseko aplikazioa berrabiarazi egingo da modu berri honetan, historial guztiak gorde gabe utziko dituena.

Aipamenak baztertu

Toki bat bisitatzen duzun aldiro, museo bat, kafetegi bat, denda bat… Google Mapsek tokiko aipamen bat idazteko eskatzen dizu modu honetako notifikazio hauekin “Zer irudi zaizu Ikatza Taberna?” Hau nekagarria izan daiteke eta, horregatik, gaurkoan honelako abisuak isilarazteko irtenbidea dakarzkizugu.

Google Maps appean sartu. Goian eskuin aldeko perfileko irudian sakatu eta Ezarpenetan sartu. Jakinarazpenetan sakatu eta jarraian Zure aipamenak aukeratu. Hiru aukeren artetik Iradokizunak aipamenak idazteko aukera desmarkatu. Aipamenen jakinarazpenak isilarazi ditugu honela.

Zure kronologia

Google Mapsek defektuz gure eguneko urrats guztiak gordetzen ditu. Nondik nora joan garen, zenbat denbora igaro dugun, bisitatutako tokiren batean argazkirik atera dugun… Hau dena erregistraturik geratzen da Zure kronologian. Ekintza konkreturen bat edo denak edo ezer ez gordetzeko eskaera egin diezaiokegu bere aukeren artean.

Kokapenen historialera sartzeko, goiko aldeko perfileko irudian sakatu eta ondoren Zure kronologia hautatu. Gaur arteko ekintza erregistro guztiak erakutsiko dizkigu. Ezarpenak eta pribatutasuna gestionatzeko sartu eskuineko hiru puntuetan. Kokapeneko ezarpenen artetik Kokapenen historial guztia ezabatu edo Kokapenen historialeko aldi bat ezabatu aukera ditzakegu. Gainera hemendik aurrera kronologia gordetzerik nahi ez badugu, desaktibatzeko aukeratu Kokapenen historiala.

Aparkaturiko kotxearen kokapena

Asmakizun oso ona da toki ezezagun batera goazenerako eta, ondoren, autoa topatzen kostako bazaigu edo despistatu horientzat, non aparkatu duten gogoratzen ez dutenentzat. Aparkatu bezain laster appa ireki beharko dugu, geo-kokatzeko botoia sakatu beharko dugu (beheko aldeko puntu urdinari zirkulu txurian sarturik dagoenari). Mapan kokatuko gaitu eta puntu urdinaren gainean sakatu, Aparkaturiko kotxearen kokapena gorde aukera agertuko zaigu.

Kotxera heltzeko argibideak erabili ahal izateko, JOAN botoia erabili beharko dugu (geo-kokapenaren azpian dago) eta helmugan Non dago nire autoa? Aukeratu. Kotxera heltzeko argibideak agertuko zaizkigu, denbora…

Tokiak gorde

Google Mapsetik nabigatzen toki interesgarriak topa ditzakegu eta hauek gordetzea komeni zaigu beste uneren batean begiratzeko, elkarbanatu, bisitan joan egunen batean… Toki hauen arrastoa ez galtzeko toki hauek gordetzea baimentzen du appak.

Behin mapan tokia topatuta, tokiko informazioarekin batera agertzen den Gorde aukera sakatu. Tokiak aurre ezarritako zerrendatan gorde ahalko dituzu: Joan nahi dut, Gogokoak eta Toki nabarmenak edo + Zerrenda Berria aukera erabil dezakezu. Zerrenda berri bat eratuz gero izena eman ahalko diozu eta baita zerrenda mota aukeratu: Pribatua, Elkarbanatua edo Publikoa.

Zerrenda hau kontsultatzeko, beheko menuko Gordetakoak aukeran sakatu eta Zure Zerrendak aterako zaizkizu.

Trafikoa denbora errealean

Aukera honi esker trafikoa uneoro nola dagoen jakin dezakegu. Lehenik eta behin aukera aktibatu beharra dago Kapen bidez, gure perfilaren azpian agertzen den botoi borobilaren bidez. Maparen detaileak aukeren barruak Trafikoa aukeratu. Interesa duzun zonaldea topatu mapan eta begiratu koloreei: berdea, laranja eta gorria, trafiko intentsitatearen arabera aldatuz joango da,

Nabigazio moduan gauden unean aukera hau pizturik badugu, igaroko garen zonaldeetan trafikoa nola dagoen ikusi ahalko dugu.

Garraio publikoko mapa

Aukera honekin treneko nahiz metroko lineak, autobus geltoki eta estazioak… ikusi ahalko ditugu, hau da, garraio publiko guztia.

Agertzen zaizkigun geralekuren batean sakatzen badugu, geralekuaren izena esango digu, zein garraio mota den, zein ibilbideri dagokion eta noiz igaroko diren hurrengo garraio publikoak. Interesa dugun ordutegian sakatuz gero ibilbidea ikusi ahalko dugu eta ibilbidean zehar egingo dituen hurrengo geldialdiak baita bakoitzetik noiz igarako den ere.

App honek eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutu nahi badituzu eman izena “Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu