Gmail posta elektronikoko zerbitzurik osoenetarikoa dugu gaur egun. Gmailak martxan daraman urteetan zehar asko aldatu da eta aukera berriak gehitu ditu; hauetako batzuek denbora dezente gurekin badaramate ere, ez dira oso ezagunak. Gaur Kzgunea-n aukera aurreratu hauei buruz hitzegin nahi dizuegu.

Gmailari buruz gehiago jakiteko eman izena Kzgunearen “Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago

Mezuak organizatzeko Etiketak:

Etiketek mezuak modu azkarrean kudeatzeko aukera eskaintzen digute.

Karpetetan oinarritutako sistemek ez bezala non mezu bakoitza karpeta bakarrean gordetzen den, mezu bakoitzari etiketa bat baina gehiago jartzeko aukera daukagu, erreferentzia bat baina gehiago eduki dezagun.

Ezkerraldean kokatutako menutik sor ditzakegu etiketak, behekaldean bi aukera ditugularik: “+ Etiketa berria” eta “Etiketak kudeatu”.

Dagoeneko dauzkagun eta sortuko ditugun etiketa berriak menu honetara gehituko dira.

Mezuak klasifikatzeko, hau aukeratu eta goikoan dagoen aukeratik nahi dugun etiketa aukeratuko dugu.

Mezu bat ezabatzeak dagoen etiketa guztietatik ezabatzea esan nahi du.

Mezuak atzeratu:

Mezu bat atzeratzeak gure sarrera postontzitik une batez desagertuko dela esan nahi du, guk adieraziko diogun fetxa eta orduan berriz agertuko delarik. Atzeratutako mezu hauek ondoko menuan, “Atzeratuak” atalean ere ikus daitezke.

Mezu bat atzeratzeko, mezu bat aukeratu ondoren eskuinaldean topatuko dugun erloju formako botoia sakatu eta mezu hau itzuliko den eguna eta ordua aukeratu besterik ez dugu.

Mezuen bidaltzea programatu:

Mezuak programatzeko aukerak mezu hauek beranduago bidaltzea ahalbidetzen digu, eta geuk erabakiko dugu bidalketa eguna eta ordua.

Behin mezua idatzita, behean daukagu “Bidali” botoia ireki daiteke eta bertan topatuko dugu “Bidalketa programatu” aukera. Aukera hau sakatu ondoren, eguna eta ordua aukeratuko dugu bidalketarako.

Erantzun adimendunak erabili:

Gmailak jasotako mezuko testua aztertzen du eta erantzun posible batetarako hiru aukera prestatzen ditu. Guk erantzun hautako bat aukeratu besterik ez dugu egin behar eta erantzuna utomatikoki bidaliko da.